2015/10/25

HEZKIDETZA ZER OTE DA?


Hezkidetza gaian murgiltzen hasteko definizioaren bila ibili gara. Hezkidetza zer den argi jakitea benetako eskola hezkidetzailea lortzeko abiapuntua baita. Definizio asko topatu ditugu eta pentsatu arazi digute hezkidetzako ikuspegi berria erreferentzat hartuta. Ondoren, testuinguruko datuak ezagutu ditugu aurrerago, zer erronkak ditugun aurrean eta zeintzuk diren gakoak prozesu eraikitzailean desegin eta eraikitzeko. Beti ere A,E, I O, U estrategia baliogarriak kontuan harturik.
 
Nik hezkidetza horrela definituko nuke: sexu, genero, kultura, etnia... guztietako pertsonak berdintasunean heztea bakoitzak garapen integrala izan dezan. Hau lortzeko hainbat gauza desegin eta eraikin behar ditugu eta arrazoi hauek aurkitzen ditut hezkidetza lantzeko: genero estereotipoek eragin handia izaten jarraitzen dutela ikasleen aukera akademikoetan; hizkuntza sexista erabiltzen dutela irakasleek eta ikasleek; Hezkidetzarekiko irakasleen sentsibilizazio maila desberdina  dela eta formazio falta dutela; eskolak ez duela identitatearen garapena bermatzen eta curriculum ezkutuak oso eragin handia daukala.

Bestalde, Heziberri 2020ko proiektutik  Edukiak hautatzeko irizpide orokorrak” ataletik hezkidetza islatzen du esaldi honek: “Komunitate bakoitzaren arazo larrienak ulertzen lagundu behar digute, bai eta norbera gizarte horretako kide aktibo izaten ere, gizon emakumeon bizimodua hobetzea eta kultura sortzeko ahaleginean aurrera egitea helburu hartuta”. Bere garapena bermatzeko, curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genituzke besteak beste: irakasleek nola tratatzen dituzten neskak eta mutilak;  zer motatako lanak ematen dizkieten neskei eta mutilei laborategia txukuntzerakoan, adibidez; zer aukera ematen dieten neskei eta mutilei parte hartzeko; nola ebazten dituzten gatazkak neska eta mutilen kasuan; zer balio ematen dieten emakumeen lanari gizartean.

Bukatzeko, nik uste dut baikorrak izan behar dugula hezkidetza dela eta, aurrerapenak egon baitaude. Adibidez, gutxi badira ere, hezkidetzarekiko sentsibilizazio handiagoa gero eta gizon gehiago ikusten dira; Hori dela eta, berdintasuna lortzea emakumeen zeregina baino ez dela gainditu behar izan da. Argi dago guztion lana dela berdintasuna lortzea.
Estatu Batuetako Ingenieritzako ikasle batek bere gelako neska eta mutilak zergatik ez diren berdinak konturatu zen eta hori zaldu zuen gutun batean. Bere Unibertsitateko egunkarian argitaratu zen eta  orain sare sozialean dabil puri-purian.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina