2015/10/25

Hezkidetzan lana beharra

Hausnarketa hasteko  egindako hezkidetzaren analisia eta horrekin lotuta foroan partekatu ditudan ekarpenetik abiatuko naiz: Bada heziketa mistotik harantz doan eta zeinen oinarriak potentzialtasunetako eta neska-banakotasunetako ezagutzean eta umeengan, bere sexuko independenteki, finkatzen diren esku-hartze-heziketa-metodoa. Kohezteak pertsonen balio berdintasunetik heztea esan nahi du beraz.
Nire ustez lan handia egin da orain arte, baina foroan aipatzen dudan moduan nahiz eta aurreratu asko ez da lortu oraindik, alderantziz bidea oso luzea da. Okerrena da, gizarteak dena lortuta dagoela pentsatzen duela, are gehiago esango nuke ikastetxeetako klaustroetan ere pentsatzen dute horrela. Hori dela eta sentsibilizazio eta formakuntza egitea ezinbestekoa da.
Hasieran esan dudan moduan, hausnarketa foroan egin dudan analisiarekin lotuta dago, estereotipoak bai gizartean bai ikastetxeetan, irakasleen mutilen eta emakumeengan espektatibak, testuliburuak…. Beraz, pentsatzen dut gure eskola mistoak hezkidetza-eskolak bilakatzeko proiektuak diseinatzen ditugunean, kontuan hartu behar dugu neskatoek eta mutikoek ibiltzeko eta bizitzeko dituzten testuinguru guztietan ikasten dituztela izateko moduak eta harremanak izateko moduak, pertsona desberdin askoren arteko elkarrekintzan; horregatik, eskola komunitate osoaren partaidetza dakar berarekin batera hezkidetza-lanak.

Elkarrekintzek identitate guztien adierazpena sustatu behar dute, eta errealitate guztiak ikustarazi, berdintasunezko jokaerak baloratuz, oso garrantzitsua da berrikustea ikastetxeetan sortzen diren harreman-formak guztiak.
Irakasleek erne egon behar dute, elkarrekintza guztiei erreparatuz, lengoaia eta komunikazio-ekintzak ez baitira neutroak.   Neskatoekin eta mutikoekin izaten diren elkarrekintzek adierazi ohi dituzte batzuen eta besteen gaitasunez eta formez izaten ditugun uste berezituak eta estereotipatuak (handigarriak edo txikigarriak, ahots-tonuak, laudorioak eta errietak).

Bileretan, mintegietan eta ikasgelan ahoz esaten diren gauzek errealitate desberdinak ikustarazten dituzte, eta harremanak ulertzeko modu desberdinak adierazten dituzte. Hala, posible da  ahozko adierazpenek pasibotasuna eta konformismoa nesken berezko ezaugarriak bezala indartzea, nesken autoestimua, autonomia, askatasuna eta botere pertsonala eta segurtasun pertsonala ere indartu ditzakete.
Programazioak eta currriculumak sakonki aztertu behar dugu. Ikasleen espiritu kritiko patriarkatuaren aurrean garatzeko, sexismoari eta desberdintasunei buruz dauden zenbaitaurreiritzi gainditu beharra, arlo guztietan  genero-ikuspegia sartzea.
Beharrezkoa da curriculuma aztertzea edozein eduki ñabardura sexistarik gabe erabiltzeko geletan. Kultura guztietako emakumeek giza jardueraren arlo guztietan izan dituzten ekarpenak ikustarazi eta baloratu ikasleekin, alegia: artean, teknologian, jakien kontserbazioan, filosofian, pertsonen zainketan, zientzian, literaturan, gobernuan.

Desberdintasun pertsonalak potentzialtasun bat bezala aurkitzea eta ez minusbaliotasun bat bezala (etnikoak, kulturalak, gaitasunak, adinak, janzteko moduak...).

Lanbideak erakustea sexu-bereizketarik egin gabe.

 Aipatzea kultura eta adin desberdinetako emakumeak daudela jarduera kulturaletan, fisikoetan, sozialetan eta politikoetan.

Berdintasunezko jarrerak dituzten gizon, emakume, neska eta mutilak aurkeztea  modu erakargarrian.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina