2015/10/30

Sexua eta generoa.

Aste honetako euskarri teorikoetan eta galdetegian (lehen galdera) honako hau  ondorioztatu eta egiatzat jotzen da: "sexu eta generoa eraikuntza sozialak dira".
Ni ez nator bat sexua eraikuntza soziala denik baieztapenarekin.
Azken aldian nahiko maiz entzun dudan ideia da eta nire ustez oso eztabaidagarria izan daitekeen gai honi horrelako zentralidade eta garrantzia ematea ez dago justifikatua.
Inorren ideiak aldatzeko inongo asmorik gabe nire ikuspuntua azaltzen saiatuko naiz. Sexua zerbait biologikoa da. Bizidun guztiek espeziea iraunarazteko bideak harrigarriki anitzak ditugu. Gizakion kasuan umetokian garatuko den obulu eta espermatozoide baten elkarketa behar da, eta horretarako eme baten umetokia eta obulua behar dira eta ar baten espermatozidea. Hori biologia hutsa da. Arrak edo emeak gara eta kasu gutxi batzuetan sexualizatze prozesu horrek beste bideren bat hartzen du eta ez da posible izaten sexua kanpokaldeko organo sexualei erreparatuta zehaztea. Interesexualidadeaz ariko ginateke orduan. Hau aintzat hartuta ezin dut ulertu sexua erainkuntza kultural bat dela baieztatzea.
Beste kontu bat da bakoitzak nola bizi dugun gure sexua, gizon, emakume edo intersexuala izan, eta hor bai sinisten dudala "zenbat buru hainbat aburu" esaera zaharrak bete-betean asmatzen duela. Pertsona bakoitzak bere sexua bizitzeko aniztasuna mugaezina da. Bai zer garen edo nola sentitzen garen aztertzerakoan zein gure gogo sexualak kontuan hartzerakoan.
Ideia honekin kontraesankorra iruditu zait Victoria Sauren hitzak, zeintzuekin erabat bat nator: "gizon-emakume ezberdintasunak biologikoak dira, naturak berak ematen ditu, baina gizaki kulturalak garen heinean, biologia horrek ez ditu gure portaerak determinatzen".

Sexua zerbait biologikoa bada ere, genero maskulino edo femeninoa ikasi egiten da; ikasia, aldatua eta manipulatua izan daiteke.
Gauzak honela, generoa eraikuntza sozio-kulturala da non gizon zein emakumeen ezaugarri emozional, afektibo, intelektualak zein bakoitzari dagozkion eta naturaltzat jotzen diren portaerak definitzen diren.
Ohiko genero estereotipoen arabera gizonak indartsuak, ausartak eta ekintzaileak dira eta emakumeak berriz ederrak, hiztunak, gozoak eta txukunak. Victoria Sauren hitzak erabiliz, " generoa sexuaren eraikuntza psikosoziala da".

Egindako jardueretatik atera dudan ondorio nagusia zera da, genero estereotipoak oso-oso errotuak daudela gure gizartean eta gure sinismenetan. Harrigarriena hizkuntza ez berbalaren azterketa izan da.

Gure ikastetxetako erronka nagusiak hauek dira nire ustez:


o   Genero estereotipoak gizarteak sortatakoak direla jabetzea eta hauek gainditzeko ahalegina egitea. Emakume eta gizona izateko bide bakarra al dago? Emakume zein gizonengan indartzen diren ezaugarriak aztertu eta hauen irakurketa kritikoa egiteko ikasleak gaitu.
o   Denok desberdinak garela jabetzea eta aniztasun hori errespetatu eta denok aberastasun iturri bezala ikus dezagun.
o   Norberak bere izatea askatasunez adierazi eta bizitzeko aukera izan  dezan oinarriak jarri.
o   Bakoitzak bere ahalmen eta gustoen araberako ikasketa eta bizitza aukerak egiteko gai izan dadin oinarriak ipini.
o   Izpiritu kritikoa garatu edozein iturritatik jasotako mezu sexisten aurrean, hala nola, testu liburuak, komunikabideak, kartelak, publizitatea, filmak, liburuak, bideojokoak… “Betarrreko moreak” erabiltzera ohitu.
o   Berdintasunean oinarritutako sexu heziketa landu.
o   Maitasun eredu tradizionala aztertu eta hone gaineko hausnarketa kritikoa egin (kontrola, jeloskortasuna, posesibitatea, laranja erdia, printze urdianren mitoa...).
o   Homofobiaren gaia aztertu eta honen aurka borroka egiteko bideak aztertu eta martxan ipini.
o   Emakumeen aurkako bortizkeria agerian jarri eta horren kontra borrokatzeko bideak aztertu eta martxan ipini.
o   Gizartean emakumeek egiten duten izkutuko lana ikustarazi, hala nola, etxeko ardura eta ume eta adinduen zaintza besteen artean.
o   Emakumeak pairatzen dituzten diskriminazio egoerak aztertu eta ikustarazi. Soldata baxugoak lan berdina egiteagatik, goi karguetara eta ardura postuetara iristeko trabak, kiroletan, edertasun ereduetan, publizitatean (emakumea objektu bihurtzeko joera ikustarazi)...
o   Helburu hauek guztiak bi ardatz nagusietan laburbildu genitzazkeen:
o   Genero estereotipoen azterketa sakona egin eta gizarteek kulturalki eraikitako zerbait diren einean hauek gainditzeko bideak jorratu eta,
o   Genero indarkeriaren prebentzioa landu eta honen kontra egin.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina