2015/10/28

SEXU-GENERO SISTEMA. HAUSNARKETA

GAIARI BURUZKO 
      LABURPENA ETA BALORAZIO PERTSONALA

Azpimarratuko nituzkeen ideiak:

-errealitatea baldintza askoren menpe dago
-mundua den bezala dela eta guk egokitu behar dugula, transmititzen digute jasotako
 sinesmenak eta mundo ikuskerak
-sexuen ezaugarri biologikoen desberdintasunetan oinarrituta, gizon eta emakumeen
 parekidetasun eza zerbait naturala bezala azaldu izan da
-sexu-genero sistemak inposatu egiten du gizon eta emakume izateko modua
-genero-estereotipoen inguru batean murgilduta gaude; genero-ikuspegia ezinbesteko
 tresna da horien adierazpenez jabetzeko
-zenbat eta gehiago garatu genero-identitatea, ingurukoengandik onartuagoak sentituko
 dira pertsonak
-gu egiten ari gara mundua egunero, guk bidera dezakegu etorkizunerako ikuspegia

     Pertsonalki, gure inguruan familiak eta elizak izan duten papera sinesmenen transmisioan azpimarratuko nuke; uste dut jaso dugun FAMILIA-EREDUAK (gizon-eredu, emakume-eredu barne) eta familiarekiko, askotan, sentitzen den atxikimenduak eredu horiek mantentzen eta indartzen lagundu duela.




     Horrekin batera, oso garrantzitsua iruditzen zait onartuak sentitzeagatik pertsonok onartzen ditugun sinesmenen eta errealitatearen ikuspuntuaren eragina; ez da erraza ereduetatik at bizitzea, inguruak (sistema) errealitatearen interpretazioa sexu-genero ikuspegian oinarritzen duelako.
 
                                        Resultado de imagen de DISCRIMINACION

     SEXU-GENERO ESTEREOTIPOAK gizonak eta emakumeak izateko modu bakar zehatz bat bultzatzen (inposatzen) duten sinesmen eta jokaerak dira. Zenbat eta zorrotzago bete, orduan eta onartuagoak sistemagatik (inguruagatik).

GENERO-IKUSPEGIA betaurreko moreak jartzea da, hau da, gure bizitzako inguru eta egoera guztietan, errealitatea interpretatzerakoan emakume eta gizonen arteko desberdintasunak kontutan edukitzea.

JARDUERETAN IKUSITAKOAREN ARABERA, argi dago gure gizarteko eremu guztietan daudela sexu-genero sistemaren islada diren ezaugarriak (jokaerak, jarrerak…). Eskola gizartearen oinarrizko erakunde den neurrian, horren islada zuzena da eta, era berean, ikuspuntua aldatzeko leku aproposa, argi izanda, eskola-familiak gizartea direla, eta ez kanpoan dagoen izaki isolatu bat.

IKASTETXEATAN guzti hau lantzeko erronkak asko dira, eta honako hauek azpimarratuko nituzke:
*eskola-komunitatea osoak genero-ikuspegia onartzea aldaketa tresna bezala
*sexu-genero sistemaren ikuspuntutik persona ikuspegira aldatzeko baliabideak
erabili(formakuntza, azterketa sakonak…)
*historian zehar egon diren eta gaur egungo emakumeen ekarpenak bistarazi (eredu berriak
eta errealak eskaini)
*beste harreman eta gizartea posible dela sinetsi eta sinesten lagundu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina