2015/10/29

Sexu genero hausnarketa

Sexu genero hausnarketa
Urte asko eta asko gai hau lantzen daramatzat: nerabe naizenetik hezkidetzaz  pentsatu dut. Horren gaiaren gainean literatur liburu batzuk irakurri nituen, filmeak eta gero neure bizitza pertsonalean hezkidetzaren alde jarrera izan dut. Nik pentsatzen dudanez mundua eraldatzeko bakoitzak geure ingururan egiten dugunarekin asko aldatzen dela, hala egin dut gelan. Hori dela eta nire ikasgaian beti genero ikuspuntua jarri dut, iragarkiak aztertzean, literatur liburuak irakurtzean, besteak beste.
Nik pentsatzen nuen hezkidetzaren alde jendeak nik bezain egiten zuela hezkuntzan eta gizartean, baina kezkatuta nago aurrerapen  garrantzitsuak  gertatu arren, eskola hezkidetzailea oraindik ez delako gauzatu gure gizartean.
Mutikoek eta neskatilek neska eta mutila izaten testuinguru guztietan ikasten dute: familiaren, ikastetxearen eta ingurune sozialaren bidez sozializatzen dira genero maskulinoan eta femeninoan. Are gehiago neska eta mutil izaten ikasten dute jaio baino lehen.
Ikastetxeari dagokionez, ikastetxeak berak, egitez edo ez egitez, estereotipo maskulinoa eta femeninoa indartu, mantendu eta errepikatu ditzake, horiek normal bihurtzeraino; edo bestela, hezkidetzaren alde egin dezake, neskatilak eta mutikoak estereotiporik Gabe eta berdintasunaren aldeko balioetan oinarrituta heziz.
Beraz, ikastetxeak sexismoa ez transmititzeko, ez indartzeko, hau da, ekiditzeko hainbat jarduera egin dezake: Curriculumari dagokionez, emakumeen ekarpenak sartzea. Zer transmititzen dugun jakitea, eta hori aldatzea. Liburuak eta ikasmaterialak aztertzea; material didaktiko inklusiboak eta ez-sexistak hautatzea.
Hizkuntzaren erabilera kontuan izateko kontu batzuk.  Androzentismo eta sexismoaren aztarnak euskara hizkuntzan:  giz-on, ema-kume. Ez erabili legegizon, baizik eta legelari. Espazioaren erabilera landu behar dugu, vaina kontutan hartu espazioaren banaketarekin ez dela nahikoa, hau da, haien arteko harremanak zaindu behar dira eta mutilei poterea kendu behar zaiela. Irakasleon espektatibak birpasatu egin behar dugu, azterlanetan jasotako baieztapen batzuen arabera: adimen-koziente altua zuen neskatxa bat “ikasle ontzat” jotzen zuten askotan irakasleek; adimen.koziente bera zuen mutil bat, berriz, “ikasle bikaina”. Zientzia-irakasleek gutxiago baloratzen dute emakumezko ikasleek egindako lana, beste gai batzuetako irakasleek baino askoz gutxiago, oharkabean, neskek ematen dituzten erantzun okerrak mutilek ematen dituztenak baino gehiago nabarmentzen dituzte.
Estereotiporik gabe hautatzeko gaitasuna ezin da unean gauzatu erabakiak hartzerakoan; aitzitik, zerikusi estua du nesken eta mutilen artean berdintasunerako gaitasunak garatzen dituen hezkuntza-ikuspegiarekin, eta irakasleek, ingurune sozialak eta familiartekoek batzuengan eta besteengan proiektatzen dituzten espektatibekin.

Hausnarketa egin ondoren ikastetxeetan goian aipatutako eginbeharrekoak aparte, hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina