2015/10/25

Hezkidetzari buruz hausnartzen

     Lehen urratsak eman ditugu hezkuntza hezkidetzailerantz; definizioak, datuak, erronkak, pentazitatea, gakoak… Oinarri-oinarrian eduki beharrekoak barneratu ditugu 1. blokean.
Pentazitatearen gaia sakonago landu nahiko nuke, pertsona ardatz hartzen duen eredu hezitzaile hezkidetzailea. Hala ere, 1. blokeko edukia hezkuntza formalean, eskola hezkidetzailean oso zentratua iruditu zait, beste esparru batzuk albo batera utziz, hezkuntza komunitatea osatzen duten beste agente batzuk, hezkuntza ez-formala besteak beste.
               
     Hezkidetza sexu-genero baldintzapenetik at ematen den hezkuntza eredua da. Norbanakoari, zer eta nola izan nahi duen erabakitzeko askatasuna ematen dion tresna.
Hezkidetza lantzeko 5 arrazoi:
  • Aurreiritzi eta muga zapaltzaileetatik haratago garatuko diren pertsonak hezteko.
  • Ezberdintasunarekiko eta aniztasunarekiko errespetuan bizitzeko.
  • Pertsonen garapen integrala gauzatzeko.
  • Botere harremanak deusezteko.
  • Askatasuna.
   Heziberri 2020 “Hezkuntza inklusiboak hauxe esan nahi du: ikasle guztientzat kalitatezko hezkuntza bidezko eta justiziazko bat lortzearen aldeko jokabide eta konpromisoa hartzea. Haur eta gazte guztiekin du zerikusia. Haien partehartze errealean ardazten da, bai eta balioztatutako emaitzen araberako lorpenetan ere, eta bazterketaegoera orori egiten dio aurre, sekula amaitutzat jo ezin daitekeen prozesu bat izateaz batera.
  • Generoaniztasuna. Gizartekonstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
  • Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexuharremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua."
     Aurrerapausoak hezkidetzan:
  • Eskolan hezkidetza lantzearen beharra ikusi da.
  • Hezitzaileak eta irakasleak formatzen hasi/ari dira.
  • Hezkuntza hezkidetzailerako gizonezko batzuek inplikazioa eta esfortsua. 
  • Antolatzeko gaitasuna. 
  • Belaunaldi berrien ikuspegi feminista. 
  • Konplizeak aurkitzea, saretzea. 
-          Desegin beharreko sinesmen faltsuak:
  • Jendartean berdintasuna lortuta dago. 
  • Eskola, parekidea da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina