Jorratu berri dugun
gai honetan sexua eta generoa kontzeptuak landu ditugu. Horrela, sexua, arra eta emea desberdintzen dituen
ezaugarri biologikoen multzoa bezala ulertzen da, eta generoa, sexuaren gainean sortutako
eraikuntza kulturaltzat bezala. Honek gizon eta emakumeen arteko dominazio/botere
harremanak eraikitakoak direla ulertzea errazten
du, hau da, sistema batek egituratzen dituela, eta ez ezaugarri naturalek.
Horren harira, 80.
hamarkadan hasi eta 90. hamarkadatik aurrera indarra hartuko duen ikuspegi feminista berriak, sexu eta
generoaren ikuspegi hau kritikatu eta generoaz gain, sexua
ere eraikuntza soziokulturala bezala
ulertuko du. Ikuspegi honek, sexua, biologiaren, ikaskuntzaren, heziketaren eta
kulturaren bidez definitzen den kategoria bezala ulertzen du. Honen ondorioz, continuumaren ideia agertzen da, eta sexu
biren ideia (arra eta emea) baztertu egiten du eta intersexualitatearen
errealitatea azaltzen du, beraz, continuum horretan sexu eraikuntza anitzak
daude.
Ondorioz, sexua eta
generoa eraikuntza soziokultural gisa ulertzen dituzte, eta beraz, gaur egungo
jendartea eredu dikotomiko horren gainean eraiki da eta sozializazio sistemek (familia,
eskola eta abar) eredu dikotomiko hori erreproduzitzen dute.
Honen inguruan Bilgune
Feministak hausnarketarako egindako txostena duzue hemen:
Eta baita gomendagarria
iruditzen zait Lucia Puenzoren XXY
pelikula. Horretan, intersexualitatearen gaia lantzen da.
Amelia Barquinen hurrengo
iritzi artikulua:
Goian azaldutako
sexu- genero sistemak, sexu bakoitzari, rol jakin batzuez gain, estereotipo
jakin batzuk ere ezartzen dizkio. Genero estereotipoak dira, emakumeen eta
gizonen jokabideei buruzko ideiak, arrazoiaren kontroletik kanpo daudenak eta kontzientzia kolektiboan oso errotuta
dagoena.
Hona hemen estereotipo batzuk:
EMAKUMEA -
|
GIZONA +
|
Emozionala,
sentibera
|
Boterea
|
Natura
|
Kultura
|
Ahultasun
fisikoa
|
Indartsua
|
Menpekoa
|
Independientea
|
Eta
abar
|
Eta
abar
|
Horren eraginez,
emakumeengan eta gizonengan espektatiba desberdinak jartzen dira, eta
nortasunaren eraketa sexuaren arabera mugatzen da., botere-harremanak legitimatzen
dituzte, izan ere, alderdi maskulinoari femeninoari baino balio gehiago ematen
zaiolako. Estereotipo horiek eragin handia dute generoaren identitatea
eratzerakoan, hau da, generoekin identifikatzeko prozesuan. Agente
sozializatzaile nagusiak (familia, eskola, komunikabideak) dira identifikazio
hori egiteko bide garrantzitsuenak.
Guzti honek zer eragin du eskolan? Eskola, agente
sozializatze den heinean, ardura handia du genero eraikuntzan eta rol eta
estereotipoen erreprodukzioan. Ondorioz,
eskolak, esku hartze hezkidetzaile batetik, erronak
handiak ditu:
- Genero ikuspegia txertatzea esku hartze eremu guztietan, hau da, emakumeen eta gizonen egoera, baldintza eta beharrizan ezberdinak kontuan hartzea. Horretarako, ekintza guztietan, maila guztietan eta fase guztietan ezberdintasun horiek ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko helburua duten jarduerak txertatzea.
- Eskola komunitatea osatzen dutenek berdintasuna eta indarkeria sexistaren inguruko prestakuntza jasotzea.
- Heteronormatibitatearekin apurtzea eta aniztasunean hezitzea ikasleka
- Emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenak ezagutaraztea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina