Generoen estereotipoen eredu
tradizionalak bizirik jarraitzen dutela gure gizartean esango nuke ikusita aste
honetan egin ditutan egoeren behaketak eta landu izan dudan esku hartze
hezkidetzailea.
Ez da bakarrik nik jaso
dudanagatik, baizik eta egin diren hainbat ikerketagatik (Emakunde, UPV,
ISEI_IVEI, Ministerio de Igualdad) jaso dena. Oso gai mingarri baten niretzat, tratu txarrak,
argi dago, gazteen artean suertatzen diren tratu txar desberdinak (irainak,
mespretsua, baztertzea, biolentzia fisikoa,…) estereotipoetan dutela oinarria. Tratu txar hauek ez bakarrik gizon emakumeen kontra
baizik eta norberaren kontra ere jasozten dute gazteek: arrisku gehiago
hartzen, asko sexualizatzen egoera normalak, gehiegikeriak egitea eta habar. Hori
baieztatzeko, osasun zerbitzuetan
zaintzen duten gizonezkoen zenbakia
begiratu baino ez dugu egin behar.
Definizioak argi daude. Sexu-genero
esterotipoak pertsonek bere sexuari dagokionez izan behar dituzten sentimenduak
eta portaeren gaineko ideiak dira. Gizarteak eraiki zituen eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen
dira. Denboraren poderioz, estereotipoak
naturalizatzen dira eta “maskulinitatea eta feminitatea” egia borobila bezala
onartzen dira. Genero-estereotipo hauen
bidez naturalizatzen dugu, sozialki gizonei eta emakumeei esleitu zaizkien rolak eta identitateak
biologizatzen ditugu.
Generoaren ikuspegia, sexu-genero
sistema orekatu, zuzen eta elkartasunezkoa da batez ere emakumeen baldintzak
eta egoera aldatzeko. Momento honetan, herrialde aberats eta industrializatuetako
politika da nahiz eta beste herrialde askok saiakerak egin.
Gai honen inguruan hitz egiten
dugunean, giza eskubideen inguruan hitz egiten ari garela ez dugu ahaztu behar.
Emakumeak eta gizonak batera hezi behar
dira bizitza berdintasunean konpartitzeko, eta alde batera utzi bate bestearen
dominantzia eta mendekotasuna.
Umeek eta gazteek eredu
positiboak jaso behar dituzte identitate integratzaileak egiteko eta gizartean parte
hartzeko berdintasunean. Horretarako, errespetua, berdintasuna, askatasuna eta
hainbat balore batzuei beste zentzu bat eman behar diogu, eta hauek dira
eskolak dituen erronka nagusiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina