2015/10/30

SEXU-GENERO SISTEMA

Bizi dugun gizarte kapitalista eta heteropatriarkalean dena dago sailkatuta kontrajarriak diren kategorien arabera, hauei binomio edo dikotomia deitzen zaie. Sexu-genero sistema gizartea antolatzeko sistema bat izanik hori ere binomioen arabera egituratuta dago.

Alde batetik sexua dago pertsonen ezaugarri biologikoen araberako sailkapena dena, hau da, zakilarekin jaiotzen diren pertsonei arra deitzen diegu eta aluarekin jaiotzen direnei emea. Horren gainean egiten den eraikuntza kulturalari genero deitzen zaio, eme jaiotzen denari emakume izatea egokitzen zaio eta arra denari gizona. Hetropatriarkatuak eraikitako sexu-genero sistemak genero bakoitzari ezaugarri, rol, funtzio, estereotipo, espektatiba... batzuk atxikitzen dizkio sexu genero estereotipo deitzen zaiena.


EMAKUMEA
GIZONA
Ezaugarri
fisikoak
Ile luzea, depilatua, ahula, makilatzen dena...
Indartsua, ile motza, depilatu gabe...
Ezaugarri psikologikoak
sentibera, emozionala, menpekoa,
goxotasuna, ulerkortasuna, enpatia...
ausarta, arrazionala, independientea...
Funtzioa
Erreproduktibo
ikuslea
pasiboa...
Produktibo
protagonista
aktiboa...
Eremua
Pribatua
Publikoa
Eredu
afektibo
sexuala
Heterosexuala
Heterosexuala

Gasteizko denda batean gaur ikusi ditudan haurrentzako orinalak.
Txikitatik jasotzen ditugun mezu subliminalak


Sexu-genero sistema generoen arteko hierarkizazioan dago oinarrituta genero maskulinoari gizartean boterea duten ezaugarriak esleituz. Horrela generoen arteko menpekotasun harremana sortzen da zeinetan genero maskulinoa zapaltzailea eta genero femeninos zapaldua den. Horrela, generoen artean dauden botere asimetriak biologikoak balira bezala naturalizatzen dira.

Eta sexua biologikoa ala eraikia da?
Judith Butlerek kontzeptu horren gainean honako esan zuen, generoaren eraikuntza soziala ez da sexu natural baten gainean egiten, sexua bera generoaren egituren arabera eraikitzen da. Honekin azaldu nahi zuen pertsona bat jaiotzerakoan sexuaren arabera sailkatzen dugula baina ezinezkoa
egiten zaigu naturala eta eraikia dena bereiztea sexu-genero ikuspegiak baldintzatzen gaituelako. Horrek bultzada eman zion Queer eta transfeminismo mugimenduari. Azken horiek sexuaren kontzeptua desnaturizatzeaz gain, subjetu anitzen aldarria egiten dute, gorputz anitzena eta identitate anitzena.




Sexu-genero estereotipoak: inposatuta generoekin bat egiten duten jokaera eta rolak. Horrela, emakumezkoei eta gizonezkoei zelakoak izan behar diren esaten zaie. Genero identitatea sexu-genero estereotipo horien arabera eraikitzen da eta horiek jarraitzen ez dituena bartertua izaten da.

Genero ikuspegia Genero estereotipoak deseraikitzeko tresna, sexu-genero sistemak genero bakoitzarekiko dituen ezberdinkeriak aztertzeko baliagarria izango dena, horrela, errealitatea aztertzerakoan bi generoen arteko ezberdintasunak kontuan hartzen dira.

Eskolak ardura handia dauka sexu-genero sistemaren deseraikuntzan,sozializazioaren bidez modu inplizituan jasotako egitura da azken finean, eta beraz, hezkuntza sozializaziorako esparrua izanik sistema eraldatzeko tresna bada eta izan behar da. Zaila da hain errotuta dauden sinesmeak aldatzea eta batez ere guztia sailkatzeari uztea. Baina gure ardura da identitate anitzak, familia eredu ezberdinak, harreman eredu ezberdinak... bultzatzea.

Oraindik ere eskolan erronka ugari ditugu:


  • Sexu-generoaren erreprodukzioa ekiditea eta ikasleei horretarako baliabideak ematea.
  • Gorputz eta identitate anitzak bistaratzea.
  • Emakumeen ekarpenak bistarazi.
  • Genero bakoitzari atxikitutako estereotipoak identifikatzea eta aztertzea.
  • Genero ikuspegia hezkuntza komunitate guztian txertatzea.
  • Sexismoaren eta fobia guztien aurka borrokatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina