SEXU- GENERO SISTEMARI BURUZ HAUSNARTZEN
Honekiko gaiak hasten garenean
galderez beteta gaude.
Hori dela eta, nik galdera desberdinak... “izenburu bezala" jarri ditut.
Itziar Zigak dioen bezala:
“ Bi sexu, bi genero: guztioi
hainbeste min egin digun determinismo dikotomikoa”.
Nire iritzia bat dator berak
esaten duenarekin.
Joan den mendearen erdialdetik
aurrera gero eta jende gehiago hasi da sistema hau zalantzan jarri: feminismo
ezberdinetatik….
Sexua zein genero asmatutako
kontzeptu ideologikoak dira eta aske bizitzeko suntsitu behar den sistema da.
Pertsona beste genero-identitatea
egon daitezke eta egia esateko egon badaude.
Lucas Platerok aipatzen duen bezala.
Horrexegatik, gaur egungo genero
konzeptua zabalagoa da eta ezin dugu ahaztu genero ikuspegia , eta ea zertan datzan , hau da arlo edo eremu guztietan emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna kontuan hartzean eta eremu guztietan zabaltzean , handitzean, isladatzean....
Hori dela eta , eta derrigorrez, genero ikuspegia hemendik aurrera lagunduko dugula bide honetan,
Hezkidetzak dituen helburuen batean: sexu- genero sistema suntsitzea da; pertsonak askatasunean garatzeko
bideak zabalduz, estereotipo guztiak deseginez, mundo bidezkoago bat eraiki
ahal izateko.
Emakume talde bat bildu zenean
emakumeen eskubideak defendatzeko( feministak) orientabide eta tresna batzuk
utzi zizkiguten eta horiei esker emakumeok lorpenak eta erronkak izan genituen,
baditugu eta izango ditugu.
Marko bat errealitate hau analizatzeko badugu(
feminismotik hartuta).
Sexua? genero identitatea? genero
adierazpena? sexu hobespena?
Dena den, ikerketa on bat egin
nahi badugu lehendabiziko pausua da diagnosia eta horretarako tresnak behar
ditugu ( Feministak utzitakoak)
Binarismo kontzeptuari
dagokionez: inoiz baino biziago dagoen? Non daude Berdintasuna? eta Askatasuna?.
Nire ustez, gero eta binariatuago
daude eskola eta gizartea.
Gai honekiko lan egiterakoan
kontzeptu batzuk erabili behar ditugu, besteak beste:
Berdintasuna, Askatasuna eta
Aniztasuna.
Ikerketa feministek lortu zuten definitzea zein ziren
emakumeentzako hain desberdinkeria sakonak sortzen zituen sistemaren funtsak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina