2015/10/30

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen


Aste honetan sexu, genero, sexu-generoari buruz egin dugu lan. Hasteko, gure inguruari begirada bat eman diogu burua kokatzeko. Benetan iruditzen zait harrigarria nola iristen zaizkigun gizartean dauden sinesmenak, ohiturak, mundu-ikuskerak. Batzutan ez gara konturatzen zein punturaino dauzkagun barneratuta estereotipoak, nola transmititzen ditugun eta nola, konturatu gabe, onartzen ditugun.


Resultado de imagen de simone de beauvoirZerbait azpimarratzeko aste honetan, Simone de Beauvoirrek idatzi zuen esaldi hau aukeratuko nuke: “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik”. Berak emakume batean pentsatu zuen ideia hau adierazi zuenean, baina nik edozein personari hedatuko nioke. Denok berdinak jaiotzen gara baina gizartean dauden ohiturak, erreferenteak, estereotipoak sailtkatzen gaituzte genero maskulinoan edo femeninoan. Hezkuntza sisteman ere, gizartean gertatzen dena isladatzen da eta eredua legitimatzen da.


Baina, zelan definituko nuke nik “ sexu-genero estereotipoak”? gizartean dauden aurreiritziak, sinesmenak, ohiturak, eta abar, gizonak eta emakumeak dezberdinak gaudela inposatzeko. Horren ondorioz, sexismoa agertzen da, eta zabaltzen da emakumeen diskriminazioa, gizonen baino gutxiago direla. Argi dago fenomeno hau eraikuntza soziala dela eta horren kontra jokatzeko beste enfoke bat  eraiki behar dugula.

“Genero ikuspegia” da sexismo eta estereotipoen mitoak deseraikitzeko daukagun alternatiba. Beste modu batean interpretatu behar dugu errealitatea, gizonen eta emakumeen artean dauden ezberdintasunak, gizarte patriarkala, estruktura sozial hierarkikoa...desagertu ahal izateko.


Resultado de imagen de genero estereotipoak
Hau den guztia esanda, ezin dugu ahaztu hezkuntza sisteman ere lantzeko erronkak ditugula. Hezkidetza planak garatzen ari dira neskak zein mutilak genero femenino eta maskulinotik aske hezteko, pertsona bakoitzaren garapena bermatuz eta sexismoak ezartzen dituen rolak baztertuz. Erronka hoien artean oso garratzitsua iruditzen zait estereotipo femenino zein maskulino ikasleekin astertzea, "pertsona" moduan balioak, konpetentziak, gaitasunak lantzeko. Bukatzeko esango nuke eskolaren beste erronka sendoa daukagula: emakumeen ekarpenak bistaratzea etaemakumeek merezi duten bezala baloratzea.

Marijose#hausnarketa#sexu-generoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina