2015/10/25

Hezkidetza, hezkidetza...

Asteko lanari buruzko hausnarketa egiteko orduan, balorazio positiboa ematen diot.
Abiabuntu egokia izan duela ikusi dut, hau da, definizioarekin hasi; askotan, gai bati ikertzeko eskatzen digutenean, ez dakigu zertaz ari garen edota aspektu berdinetaz ari garen eta horrek gaizkiulertu asko ekar ditzake. Honetaz aparte, bakoitza non gauden kokatzeko ere balio du.

Beraz, Hezkidetza zer den azaltzea esaktzen badidate, "ikuspuntu", "jarrera", "joera"... edo horrelakoren bat erabiliko nuke, agian. Zergatik? Uste dudalako gure bizitzako esparru guztiak hartu behar dituela eta honekin lotuta, zein arrazoi daukadan Hezkidetza lantzeko?:
1 - Bere alde egiteko eta nire esparru txikian gai ikusten dudalako nire burua.
2 - Oraindik bukatutzat ez den gaia ikusten dudalako.
3 - Justua delako bai emakumearentzat eta, bide batez, gizaki guztientzat.
4 - Justua den aspektu batek zoriontasunera hurbiltzen gaituelako.
5 - Zoriontasuna delako gizakien azken helburua.

Beraz, aurrera egiteko, estereotipoak eta aurreiritzien kontrako lana garrantzitsua da, bai ekintzez eta baita hitzez ere eta hemen agertzen da Curriculum ezkutua delakoaren garrantzia. Adibide moduan: emakumearen papera gizonaren menpean, itxuraren garrantzia, arrazionaltasun gutxikoa... nahiz eta aurrerapusoak ikusi, oraindik ez dira nahikoak.

"Hizkuntzaren mugak nire munduaren mugak dira". ( L. Wittgenstein ).

   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina