Hezkidetza,
irakurgaiko Maria Jose Urruzolaren definizioak dioen bezala, “neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske
heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuan hartu gabe”.
Hezkidetzaren
egungo beharra justifikatzeko dauden arrazoietatik, eskola-sisteman
sexismoa eta genero-estereotipoak gertatzen direla azpimarratuko
nuke, hauek ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta
bizitzakoetan izaten dituzten ondorioak ahaztu gabe.
Beraz,
hezkidetzan aurrera egiteko, hezkuntza komunitateak genero ikuspegia
ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartu
eta ikasleen askatasuna eta aukera-aniztasuna
errespetatu behar du; hezitzaileek aldiz,
ikasleak nor diren eta nor izan nahi duten jakiten lagundu behar dute.
Horrez
gain, hezkuntzan egiten
diren plangintzetan, denboraren erabilpenean,
lengoaian, harremanetan, antolakuntza egituretan, etab. adierazten
diren balio, arau, jarrera,sentimendu, ohitura, etab. -ez
jabetzea eta kontuan hartzea oso garrantzitsua da.
Berdintasunean
oinarritutako ideiak, jarrerak, harremanak… eraiki behar ditugu,
baina sinesmenak, jokaerak eta ohitura sexistak desegitea ere
beharrezkoa da.
Hori
lortzeko, hezkidetzaren filosofiarekin bat egiten duten bost
estrategiak erabil daitezke: Aliatuak identifikatu eta Hezkidetza
taldea osatzea, eskola ezberdinetako esperientziak partekatzea,
informazio eta prestakuntza egokia izatea, orain arte egindakoa
oinarri bezala edukitzea eta umorea izatea.
Irakurgaia
ulerterraza iruditu zait, ondo egituratua, eta curriculum ezkutua
bezalako kontzeptuak ezagutzeko aukera izan dut. Gainera,
hezkidetzaren inguruan dauden eta ezagutzen ez nituen profesional,
web orrialde, gida, bideo… pilo bat aurkitu ditut, irakurgaian,
ikastarokideei esker eta nire kasa bilatuz.
Hezkidetza,
parekidetasuna, aniztasuna, errespetua eta askatasuna oinarri hartuta
eta genero estereotipoak eta sexismoa alde batera utzita heztea dela
esango nuke.
Nire
inguru hurbilean hezkidetza lantzeko moduko bost arrazoiak honako
hauek lirateke:
1.
Lengoaia sexistaren erabilpena: biraoak esaterakoan denok entzuten
ditugula esango nuke.
2.
Genero estereotipatuen indarra: etxean, kalean, lanean… erabiltzen
dira. Adibide bezala, lehengo astean amona batek bere bilobari esan
ziona: “Gaur soinekoa jantzi behar duzu maitia, ezin zara egunero
txandalean joan, egun batean behintzat polita joan behar duzu”;
biloba neska da noski.
3.
Emakumeek hautatzen dituzten
ikasketei ematen zaien garrantzia/balorazioa: Batzuek
emakumeek burutu dituzten ikasketak gutxiesten dituztela iruditzet
zait. Ingenieritza ikasketak egin dituen mutil batek lan asko egin
behar izan du karrera ateratzeko eta Gizarte langintza ikasi duen
neska batek aldiz…
4.
Lan munduan egiten diren sexu-bereizketak:
Soldadura ikasi eta enpresek neska izateagatik ez hartzea “hemen
neskak ez ditugu hartzen” esanda, “zu mutila izanda eta esku
horiekin ezin dituzu lan mota horiek egin”… bezalako kasuak izan
ditut inguruan.
5.
Parrandan neska edota emakumeek jasaten dituzten komentarioak: Atzo
bertan, mutil batek neska bati behi baten antzera nola deitzen zion
ikusi nuen; hau parekidetasun eta errespetuarekin lotuko nuke,
oraindik askok neskak/emakumeak objektu bat bezala ikusten
baitituzte.
Heziberri
2020 proiektutik hezkidetza islatzen duen esaldi
hau aukeratu dut:
“Berdinen
arteko lankidetza lehen mailako estrategia
didaktikoa da. Lankidetzaren
barruan
sartzen da elkarrizketa, debatea eta desadostasuna, desberdintasunak
errespetatzea,
entzuten jakitea, besteen ekarpenekin aberastea eta nork bere
baitan
duen onena emateko bezain eskuzabal izatea”.
Honen
garapena bermatzeko, talde lan bat egiterakoan, taldeak lana nola
antolatzen eta egiten duen aztertuko nuke: liderra zein den, nola
banatzen duten lana, jarrera baztertzailerik baden, etab.
Hezkuntza
mailan, pixkanaka hezkidetzak duen garrantzia hartzen joatea pausu
haundia iruditzen zait, oraindik gizarte mailan aldaketa nabarmenak
ikustea kostako zaigun arren. Eskola mistoak sortzearekin batera
berdintasunera iritsi ginela uste zutenen sinesmen faltsua desegitea
lortuko du hezkidetzak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina