2015/10/29

sexu-genero sistemari buruz hausnartzen


GENERO IKUSPEGIA GURE IKASTETXEETARA



Sexua?, generoa? , Sexu-generoa?
Sorkuntza aurretik egiten diren espektatibak oso esanguratsuak dira bizitzaren ibilbiderako.
Jaio aurretik  egiten diren aurreiritzietatik hasita, ezaugarrien  bilduma oso barneratuta dagoela esan genezake  , “Zer nahiago neska edo mutila?”,  edota sexuaren jakin-mina, horren arabera izen bat edo beste bat jartzeko;  Harkaitz, Ekaitz, Kemen …   Lorea, Nerea, Amaia …  izen-markak ere ondo zehaztuz. Femeninoari; ahultasun fisikoa, zaintzarako trebetasuna, esanekotasuna eta enpatia moduko ezaugarriak  esleituz eta maskulinoari; indar fisikoa, independentzia, agintea, ausardia edo asertibitate  modukoak. Guzti hau, Sexu-genero sistemaren produktua da,  arlo biologikoari kulturala inposatuz. Ez dira berezko ezaugarriak, eraikuntza soziokulturalak baizik eta sozializazio-prozesuaren bidez normalizatzen edo naturalizatzen ahalegintzen direnak.

Banaketa bitarra eginez bi aukera ezagutaraztera ematen da, sistema bi kategoria bakarretan antolatuz. Dikotomia hau sexismoaren euskarria da  mendekotasun trataera emanez femeninoari eta gizartearen antolakuntza bertikala, piramidala bultzatuz; hierarkizazioa.

Sexu-genero sistemak, pertsonen garapen integrala galarazten du, pertsonen identitatea, arlo soziala, adimena, gorputza eta emozioak kontuan hartu gabe. Horregatik, genero ikuspegia hedatu  egin behar da, sistema bitarraren eraginez jasotako ezberdinkeriak azaleratuz eta gure ikastetxeetara eta eremu guztietara zabalduz.

Antolakuntza horizontal baten alde egin behar da   sexu, genero, sexu-genero identidade anitzak, jatorri, etnia, arraza, kultura, familia eredu ezberdinak ...  pertsona anitzak berdintasunean heztea, hierarkizazioekin amaituz. Ikasmaterialetan, interakzioetan... genero-sisteman oinarritutako detektatzen den edozein adibidetan genero ikuspegia aplikatuz. Metodologiak berrikusi eta  ikasketa indibidualista eta lehiakor kontrako ikuspegia  bultzatzen dutenak aukeratu, taldean lan egitearen alde, kideen arteko elkartasuna eta guztien parte hartzea garatzen duten modukoak aukeratuz. 











NAIZENA IZATEKO

Naizena izateko, zakil berri bat edo
beste titi-pare bat nahiko nuke.
Bihar gauerdi-arte baimenduta zaudete,
gero harrotasuna berriz gorde.
Mihia preso daukat nire aho barruan,
borrokan dabil ihes egiteko.
Zure ahora sartu ta zure
negar guztiak larrutzeko.
Konformismoa sortzen duten berdintasunei
uko egiten diet aspaldian.
Eta gure oihuek lehertu ditzaten
entzun gura ez duten belarriak.
Badakit zer nahi dudan, hitzak ditut faltan
hizkera berri bat da nahi dudana.
Norma hausteko, genero gabeko
hitza da izena ta izana.
Ez ar, ez eme
ez hetero, ez ero.
Ez ar, ez eme
ez harro ez gay.
NORMA DENAK HAUTSI NAHI DITUT

HIZKERA BERRI BAT BEHAR DUT.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina