2015/10/25

HEZKIDETZARI ... BUELTAKA





Hezkidetzaren inguruan irakurketak, web, blog eta aditu asko eta asko ezagutzen ditugu, eta azken egunetan erabat murgilduak egon gara hauen testuak irakurtzen, bideoak ikusten... Horietako askok Hezkidetza definitzen dute, eta oso ondo gainera.


Nire ustez, gaur egun ezin da irudikatu Hezkuntza bat hezkidetzailea ez dena. Askotan esaten dugu gaur egungo gizartea oso anitza dela, baina bada betidanik gure artean egon den aniztasuna, hau da, emakume eta gizon gara. Desberdinak gara baina berdintasunaren barruan kontsideratuak izan beharko ginateke eskubide, aukera eta askatasunean. Okerrena urte asko eta asko pasatu behar izan dutela hau garbiago ikusi ahal izateko.

Iruditzen zait ezin dugula pentsatu gure eskola eta institutuetan dauden neska eta mutil beren heziketa prozesua erabat garatuko dutela, ez bada da genero perspektiba batekin egiten. Ikusten ari gara hainbat kontzeptu eta estereotipo erreproduzitzen ari direla: kontrola, askatasuna falta, amodio erromantikoaren mitoa,...

Hezkuntza araudiak inportanteak dira ere eta azken urteotan izan ditugunak (LOGSE, LOE) eta izango duguna (Heziberri 2020) guztietan aipatzen da inklusioa, berdintasuna, ... Inportanteak dira marko legal bat eskaintzen dutelako eta kutsu"legala" ematen diotelako hezkidetzari, baina beste gaietan bezala, azken finean hezkuntza egiten dugunok irakasleok gara, hau da pertsonak eta pertsona horien baita gelditzen da eguneroko lana geletan.

Izan ere, daude, bai, baina niretzat erronka inportanteenak bi dira, alde batetik gai honetan sinesten dugunok aurrera egiten jarraitu behar dugula gero eta sinesmen handiagoarekin eta gero eta indar gehiagorekin. Bestaldetik gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak, lagunak,...) kutsatu behar ditugu. Batzuetan ikusten gaituzte feministak bezala eta hau askotan ez da ondoegi ulertzen den zerbait, pentsatzen dute gure harrikada dela eta ez dute hartzen modu serioan. Niretzat hau da eguneroko erronka, ulertaraztea oso gauza serioa dela eta benetan denon inplikazioa behar dugula, emakume zein gizon.

1 iruzkin:

  1. "...gai honetan sinesten dugunok aurrera egiten jarraitu behar dugula gero eta sinesmen handiagoarekin eta gero eta indar gehiagorekin. Bestaldetik gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak, lagunak,...) kutsatu behar ditugu."
    Esaten duzun honekin lotuta, eskertzekoa da horrelako foroetan oinarrizko behar eta ideiak konpartitzen ditugun pertsonak hitz egin ahal izatea.

    ErantzunEzabatu