2015/10/27

Hezkidetzan Hezi

Hezkidetza definitzeko lelo bat asmatu beharko banu, hauxe izango litzateke:

“Rolak eta estereotipoak alde batera utzita hezi ditzagun gure ikasleak hesirik ipini gabe”

Baina ezin gara gelditu lelo hutsean bakarrik, joan gaitezen pixka bat haratago…
Hezi hitzari ematen diodan esanahiarekin hasiko naiz: Irakasleak garen heinean, gure lan garrantsitzuena gure ikasleak hezitzean datza, baina zein heziketa mota? Mutilen eskola ereduan oinarritzen dena? Guk jaso duguna ala eskola eredu hori gainditzen duen heziketa? Hau da, neska-mutilen gaitasunak garatzen dituena, diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratzen dituena, albo batera utzita sexu/genero sistema.
Argi dago asko daukagula desikasteko.
Beraz, esandakoa dela kausa eta kontuan hartuta arestian aipatutako hezkidetza definizioa eta nire ingurune hurbila hezkuntza mundua dela, leku pribilegiatua eta estrategikoa, arrazoi ugari daude hezkidetza lantzeko, baina bost aipatzekotan, irakasleon rolari dagozkionak aipatuko ditut:
Kontuan hartuta pertsona guztiak balio sexistak dituen gizarte batean hezi garela, eta genero jakin baten arabera sozializatu, beharrezkoa izango da sozializazio berezi eta sexista horri antzematea, jakiteko noiz mugatzen dizkigun gure jokabideak, gure bizi-eta lanbide itxaropenak, gure gaitasunak, etab. (Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana).
Hortaz, ezinbesteko esku-hartzea  izango litzateke ohartzea eta kontziente izatea nola islatzen den gure gelan aipatutako egoera hori (curriculum ezkutua), zelako eragina duen gure ikasleengan eta zein izan beharko litzateke gure jokabidea.
Bestalde, hasi beharko ginateke gizonezkoen kulturan eta emakumezkoen kulturaren alde positiboak berreskuratzen, eta era dikotomikoan genero bakar bati lotuta ez dauden jokabide erreferente bihurtzen; hau guztia islatu beharko litzateke ondoko eremuetan:  testu liburuetan, curriculumean, ikaslegoari ematen zaion orientazioan, erabiltzen dugun hizkuntzan, espazioen erabileran…

Helburu hau lortze aldera, irakaslea hezkidetza eskola ereduan formatzearen beharra nabaria da.

Esandako guztia oso ondo laburbiltzen du ondorengo Aristizabalen definizioak:
“Eskola Hezkidearen helburua, nortasunaren eraketa mugatzen duten estereotipoetatik at, eta femeninoak eta maskulinoak bezala hartutako zenbait balio pertsonaren garapen globalerako maila berean direla ezinbestean onartuz. (Aristizabal, 2010)”

Eta bukatzeko 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina