2015/10/25

HEZKIDETZA?

“Hezkidetza gaiari buruzko gakoak, konpetentziak eta balioak” lehenengo bloke honetako izenburuarekin gelditzen naiz, nire ustez ondo pentsatuta eta hitzak ondo aukeratuak. Lehenengo irakurketa gainetik egin nuenean ez nintzen gehiegi fijatu baina gero, beste lasaitasun batekin, bloke honen edukia eta planteamendua egokia ikusi nuen gaiarekin hasteko eta bai gizartean bai Hezkuntzan bere lekuan jartzeko.

Neri zaila egiten zait bizitzan dauden hainbat errealitateri definizioak zehaztea, lan hori adituei uzten diet asko dakite eta. Berriz bai ondo dakit errealitatearekin, nire errealitatearekin, emakume izateagatik zer den sexismoa, zer den emakumeok bizitza honetara ekarri dugun programazioa, balaunaldietako programazioa, emakumeen programazioa. Bai, ondo dakit zer den “desaprender lo aprendido” esaten dena eta eraiki konpetentzia guztiak, balio guztiak beste leku batetik. Ulertzea pertsona askeak garela, inoren menpe bizi behar dugula bizitzak duen eremu guztietan. Niretzat hezkidetza hori da, ERRESPETUA, gurekiko eta besteekiko. Ez naiz erotuko definizioa bilatzen, niretzat hezkidetza kontzeptua errespetuaren kontzientzian dago eta gero, … nahi duzuen guztia gehitu: dignitatea, berdintasuna, elkarrekin zoriontsu bizitzea, komunikazioa, …

Zoritxarrez gizartean zenbait potere dutenek ez dute gauza bera pentsatzen bestela gobernu mailan zenbait erabaki hartuko zituzten gauzak ez egoteko dauden moduan; publizitatea, komunikabideak, subentzioak eta mila gauza gehiago, ez daude sexismoaren kontrako lana egiten, kontrakoa baizik, bestela zergatik ematen diote diru publikoa ikasleak sexu-ka hezitzen dituzten eskoleei? Horregatik egin behar dugu lana, erabakiak hartzen dituzten gobernuek ez dutelako ezer egiten (edo oso gutxi). Hezkuntza Sisteman gelditzen da ardura. Ezin dugu ahaztu gure Parlamentuan bozketa egin zenean diru publikoa emateko edo ez Opuseko ikastetxeei, orain Hezkuntza sistema antolatzen ari direnek baietz botatu zutela. Honek asko kezkatzen nau,  Heziberri 2020 proposamena egin dutenek.

Agian gaur pixkat ezezkorra nago. Hezkuntzan gauza asko egin dezakegu baino bakarrik bagaude gizartearen kontra, sare sozialetan dagoenaren kontra, publizitatearen kontra, abesti askoren hitzen kontra, zenbait familien balioen kontra, … uff!! A zer ardura ezta?. Eta honi gehitzen badiogu kurrikulum ezkutuak gordetzen duena… konszienteak izan behar dugu honetaz, hau da, gu konturatu gabe transmititzen duguna; gure begiradekin, erabiltzen dugun materialekin, hitzak jartzen edo ez gertatzen denari, tolerantzia izanez edo ez gertutakoari… Hau bai eremu interesgarria gure eskoletan. Nahiz eta prestakuntza jaso ez bagara kontzienteak Curriculum honen garrantziaz eta eraginaz ez ditugu gauzak aldatuko.


Nire inguruan… bai, aurrepen batzuk ikusten ditut; erakundeak daude hezkidetza landu edota bultzatzeko, eskoletan prestakuntza jasotzen ari dira irakasleak, irakasle batzuk ausarta dira eta ikasleekin hau dena lantzen dute, gobernuek dirua ematen dute kanpainetan, programetan…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina