HEZKIDETZA: zenbat gauza!!!!!!
Egia esan, hezkidetza hitza beraren
berri ez neukan ikastaro hau hasi baino lehen. Animatu nintzen izena
ematera banekielako berdintasuna lantzen zela ikastetxearen barruan. Baina, ez
nuen informazio gehiagorik bilatu interneten edo beste edonon.
Eta, egia esateko aste
honetan asko ikasi dut eta eskertzen dut hori. “Gehiago jakiteko” atala
gainetik begiratu dut, denbora faltagatik, baina, badakit aurrerago behin baino
gehiagotan joango naizela hara. Ipuinak, adibidez, erosiko ditut nire semeari
irakurtzeko. Informazio eta link asko oso interesgarriak izan dira niretzat.
Irakurgaiari esker, besteak beste, kokatu
dut hezkidetza hezkuntza-sisteman, Maria Jose Urruzolaren ekarpenak ezagutu
ditut, hezkidetzaren gakoak eta estrategiak ere ikasi ditut.
Eta orain, bat-batean
nire hitzekin “hezkidetza” kontzeptuaren definizio bat ematea … Ene! Ba..esango
nuke hezkidetza pertsona guztiak estereotipotik kanpo nortasuna garatzeaz datza. Hau da, gizarteak mutila edo neska izateagatik egokitu dizkion rolak, balioak … alde batera utzi.
Nire inguru hurbilean
hezkidetza lantzeko arrazoiak hainbat izan daitezke. Oraindik ere jarrera matxista ikusten da irakasleen artean, emakumezkoa
izanda ere. Ikasleek oso gustuko dituzten telebistako
programa batzuk oso arriskutsuak dira. Bat “Hombres, mujeres y
viceversa” da eta horrelako ereduen
kontra, hezkidetza. Neska askok oso kezkatuak daude euren itxurarekin, gehiegi
(ispilua eramaten dute estutzean,
noizbehinka aurpegia perfektua dutela konprobatzeko. Klasean bertan!!!!) Eta, jarrera desegokiak, hutsegiteak
egiten dituztenak, erantzun txarrak ematen dituztenak, nota kaskarragoak ateratzen
dituztenak … mutilak izaten dira, gehienetan. Eta, bukatzeko amatasunaren gainean dauden
hainbat iritziengatik hezkidetza beharrezkotzat jotzen dut. Gure gizartean eta
gaur egun lanpostu baterako elkarrizketan galdetzea ea asmorik duzun haurdun
geratzea lekuz kanpoko galdera izan beharko luke, esate baterako.
Aurrerapenaren adibide zehatz
bat Tolosako ikastetxean egin dutena izan da. Bertan erabaki zuten astean behin jolas garaian futbolean
jolastea debekatzea. Segur aski, sinesmen faltsu bat desegin
behar izan zuten: neskek ez dutela ezertan parte hartu nahi, ez direla
mugitzen patioan. Argudio hori ere beste ikastetxeetan entzun izan dut.
Hezkidetzak “pertsonaren
garapen integralaren kontzeptuzko edukia ezagutzaren, afektibitatearen eta
jarreraren ikuspuntutik identifikatzea proposatu du”. Uste dut afektibitatea
dela eta, hau garatzeko curriculum ezkutuan aintzat hartu beharko genukeela.
Nola esaten dizkiegun gauzak, moduak, gehiago zaindu beharko genituzkela
HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN
ErantzunEzabatuHEZKIDETZA: zenbat gauza!!!!!!
Egia esan, hezkidetza hitza beraren berri ez neukan ikastaro hau hasi baino lehen. Animatu nintzen izena ematera banekielako berdintasuna lantzen zela ikastetxearen barruan. Baina, ez nuen informazio gehiagorik bilatu interneten edo beste edonon.
Eta, egia esateko aste honetan asko ikasi dut eta eskertzen dut hori. “Gehiago jakiteko” atala gainetik begiratu dut, denbora faltagatik, baina, badakit aurrerago behin baino gehiagotan joango naizela hara. Ipuinak, adibidez, erosiko ditut nire semeari irakurtzeko. Informazio eta link asko oso interesgarriak izan dira niretzat.
Irakurgaiari esker, besteak beste, kokatu dut hezkidetza hezkuntza-sisteman, Maria Jose Urruzolaren ekarpenak ezagutu ditut, hezkidetzaren gakoak eta estrategiak ere ikasi ditut.
Eta orain, bat-batean nire hitzekin “hezkidetza” kontzeptuaren definizio bat ematea … Ene! Ba..esango nuke hezkidetza pertsona guztiak estereotipotik kanpo nortasuna garatzeaz datza. Hau da, gizarteak mutila edo neska izateagatik egokitu dizkion rolak, balioak … alde batera utzi.
Nire inguru hurbilean hezkidetza lantzeko arrazoiak hainbat izan daitezke. Oraindik ere jarrera matxista ikusten da irakasleen artean, emakumezkoa izanda ere. Ikasleek oso gustuko dituzten telebistako programa batzuk oso arriskutsuak dira. Bat “Hombres, mujeres y viceversa” da eta horrelako ereduen kontra, hezkidetza. Neska askok oso kezkatuak daude euren itxurarekin, gehiegi (ispilua eramaten dute estutzean, noizbehinka aurpegia perfektua dutela konprobatzeko. Klasean bertan!!!!) Eta, jarrera desegokiak, hutsegiteak egiten dituztenak, erantzun txarrak ematen dituztenak, nota kaskarragoak ateratzen dituztenak … mutilak izaten dira, gehienetan. Eta, bukatzeko amatasunaren gainean dauden hainbat iritziengatik hezkidetza beharrezkotzat jotzen dut. Gure gizartean eta gaur egun lanpostu baterako elkarrizketan galdetzea ea asmorik duzun haurdun geratzea lekuz kanpoko galdera izan beharko luke, esate baterako.
Aurrerapenaren adibide zehatz bat Tolosako ikastetxean egin dutena izan da. Bertan erabaki zuten astean behin jolas garaian futbolean jolastea debekatzea. Segur aski, sinesmen faltsu bat desegin behar izan zuten: neskek ez dutela ezertan parte hartu nahi, ez direla mugitzen patioan. Argudio hori ere beste ikastetxeetan entzun izan dut.
Hezkidetzak “pertsonaren garapen integralaren kontzeptuzko edukia ezagutzaren, afektibitatearen eta jarreraren ikuspuntutik identifikatzea proposatu du”. Uste dut afektibitatea dela eta, hau garatzeko curriculum ezkutuan aintzat hartu beharko genukeela. Nola esaten dizkiegun gauzak, moduak, gehiago zaindu beharko genituzkela