Iepala!!!
Hemen nabil aurreko asteko etxeko lanekin,,,aixx,,,zezenak harrapatuuu!!! Barkatuu!!
Hasteko, berandu banaiz ere esan, asko gustatu zaizkidala bai hezkidetzaz kokatzeko
egindako irakurgaia, batez ere nola eta nondik eman diozuen enfokea eta zer esanik ez gainontzekoek egindako hausnarketa, gogeta eta materialak. Aupa kuadrila, ez zarete makalak!
Hausnarketan sartuta, beste behin pentazitate
ereduak duen garrantziaz jabetu naiz, hezkuntzari ikuspegi berri bat eskaintzen
dio. Hemen, irakurgaian agertzen den gisan, hezitzaileok dugun funtzioa
azpimarratu nahiko nuke: ikasleari nor den eta nor nahi duen izan jakiten laguntzea eta horretarako behar
duena non lortu identifikatzen laguntzea. Beti ere bereiziz zeintzuk diren bere
beharrak eta zeintzuk kanpotik inposatutakoak.
Ez da erraza
hezkidetza kontzeptua definitzea. Nik motxean eta ulergarri izateko, horrela
definituko nuke: estereotipo sexistak gaindituz, pertsonaren garapen integrala
garatzea bideratuko duen hezkuntza. Aske heztea.Garen modukoak izaten eta
garatzen lagunduko digun heziketa.
Hezkidetza eta
genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak aipatzen dituen hezkuntza
komunitatearentzako erroketan, faltan bota dut aspaldian asko entzuten den tratu onen kontzeptua aipatzea. Nik,
indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre
egiteko bidetzat ulertzen dut. Azken finean, nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea izatea muina, horrela ulertzen baitut izango garela pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak, mugak gaindituz. Tratu ona, plazerarekin lotuta,
guretzako nahi dugun bizimodua izatea. Geure
buruarekiko zein gainerakoekiko eskuzabal arituz izango dira esanguratsuak gure
ekintzak. Ze nolako tratu onak emango ditugu, gustura ez bagaude gure
buruarekin, egiten dugunarekin, gure lankideekin? Horregatik iruditzen zait
tratu onen kontzeptua azpimarratzekoa, funtsezkoa gure arteko harremanak
errespetuan, konfiantzan eta lankidetzan oinarritzerakoan.
Hezkidetza lantzeko bost arrazoi hauek botako nituzke:
- Norbera zein
besteak ezagutzeko balio digu
- Tratu ona nahiz
zaintza sustatzeko
- Jendartean
bortizkeria, batez ere emakumeon aurkako indarkeria ekiditeko
- Elkartasuna eta
berdintasun balioak bultzatzeko
- Alboratuta dauden
kolektiboek (emakumeak, gazteak …) jendartean aktiboki parte hartzeko
Nik uste, urte
askotan zehar, bai ikastetxeetan nahiz eragile edo elkarte ezberdinetan
hezkidetzaren aldeko lan polita egin
dela. Soilik askotan ohar gabean egindako lana izan dela, edo azaleko lana eta
ez dela hezkidetza izenburupean egin. Egindako lan horri ere bere
errekonozimendua eman behar diogu eta horretaz baliatu, birziklatu. Asko
gustatu zaidan argibideetako bat: hezkidetza lantzeak ez du izan behar lan
gehiago, lan bera beste modu batean egitea baizik. Noski ez dut justifikatzen eta iruditzen zait oraindik ere behar adinako garrantziarik eta pisurik ez zaiola ematen gaiari eta horretan sistema patriarkala egunerokotasunean buru belarri dabil, behar horretaz jabetu ez gaitezen eta jendartean ibilbode berdina erreproduzitzen jarritu dezagun.
Noski, etengabean,
momentu eta toki guztietan landu beharreko gaia dugu, beraz Marian Morenok
dioen bezala, umorez busti beharra daukagu ibilbide hau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina