Sexua: naturak berez ezarritako ezaugarri biologikoei egiten die erreferentzia, eta, beraz, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasun fisiko eta fisiologikoei.
Generoa: ezaugarri kultural
eta sozialen (bereizgarriak, rolak, motibazioak, jokaerak…) batuketa edo
multzoa da. Emakume eta gizonei bereiztuta ematen zaizkie ezaugarriok. Kultura,
gizarte eta une historikoaren arabera aldatu
egiten dira genero ereduen ezaugarriak.
Kontzeptu bat eta bestea bereizteak erakutsi du gizonezko eta emakumezkoen
alde
biologikoetatik haratago, bestelako arrazoiengatik sortu eta mantendu izan
direla
desberdintasunak historian zehar. Sexu biologiko bakoitzari genero eredu
sozio
kultural desberdinak erantsi zaizkio. Ondorioz, testuinguru sozio politiko
bakoitzean
emakumea eta gizona izateak zer suposatzen duen definitzen du gizarteak.
Era
berean, gizarteko esparru desberdinak genero ereduen arabera egituratuak
izan dira.
Genero estereoptipoak: badira emakumezkoak eta gizonezkoak zer diren eta nola jokatu beharko
luketen erakusten duten zenbait aurreiritzi; horietan oinarritutako usteak dira
genero estereotipoak.Adibidez, emakumeak sentiberagoak, aldakorragoak eta
ahulagoak eta gizonak, kementsuagoak eta indartsuagoak direnaren ideiek genero
estereotipoen oinarri dira.
Generoaren araberako rolek sozietateak emakumeei eta gizonei esleitzen
dizkien eginkizun eta aukera biltzen dituzte.
Eduki horiek alderdi guztiak bideratzen eta arautzen dituzte:
- -
Sozietatean bete
beharreko eginkizunak eta egin beharreko ekarpenak. Rol femeninoari gehienbat
etxeko lanak esleitu zaizkio (ugalketa, harremanak emozioen eremuan). Rol
maskulinoari, berriz, eremu publikoa esleitu zaio (produkzio lanak): ekarpenak
lan eremuan, eremu zientifikoan, ekonomikoan eta politikoan: botere soziala,
azken finean.
- -
Emakumeen eta
gizonen berezkotzat hartu diren lan eta jarduerak. Ekonomia sustenguaren
antolaketa, erabilera eta kontrolarekin zerikusia dutenak gizonei esleitu
zaizkie; ugalketarekin, pertsonen zainketa eta sostengu afektiboa eta etxeko
lanari lotutakoak, berriz, emakumeei esleitu zaizkie.
- -
Sexu bakoitzari
esleitutako gaitasun eta portaerak eta kontrajarriak dauden bi unibertso
sortzen dituztenak. Tradizioz hauek hartu dira gizonen ezaugarritzat:
intelektualtasuna; indibidualismoa, oldakortasuna, bortizkeria; hainbat
gaitasun: agintzeko, arriskurako, lehiakortasunerako; arrazionaltasuna...
Emakumeei, berriz, honako ezaugarri hauek esleitu zaizkie: sentsiberatasuna,
besteak ulertzeko gaitasuna, sakrifiziorako erraztasuna, ama-sena,
ezegonkortasuna, mendekotasuna, ahulezia, zuhurtasuna…
-
-Prestigioa eta
garrantzia eskema sozialean: Maskulinoa, erreferentziako eredu positiboa
izanik, menderatze-egoeran dago. Egoera hori boterearen erabileran eta
errealitatea izendatu eta sortzeko erabiltzen dituen balio eta formetan
islatzen da: politikan, ekonomian, erlijioan, familiaren antolaketan… Hau da,
maskulinoak balio, izen, aitorpen handiagoa ditu femeninoak baino.
Estereotipoen gaia ikasgelan lantzeko hainbat bideo:
Proiektu edo ekimen batean genero
ikuspegia barneratzeko oinarrizko lehen pausoa sexu-genero sistemek gazteek bizi duten errealitatean eragin zuzena
daukatela ontutan hartzea da. Eragin honen ondorioz gizartean ematen diren generoen
arteko botere harreman desorekatuak eta diskriminazio egoerak gazteen artean ere
indarrean daude eta hauen jokabide, harreman eta izaera baldintzatzen dituzte. Adina, jatorri kulturala, klase soziala eta beste faktore batzuen eraginez
generoen arteko botere harreman desorekatuen eta diskriminazio egoeren inguruan
esperientzia esberdinak bizi daitezke. Sexu genero sistemek esperientzia desberdin
guzti hauek eharkatu egiten dituzte. Beraz, faktore sozio-kultural, ekonomiko eta
politiko esberdinek gazteek bizi duten esperientzietan eragin zuzena badute ere
kontutan hartu behar da esperientzia guzti hauek eragin desberdina izango dutela
neska gazte ta mutil gazteengan.
Sexu genero sistema eraikitako zerbait da, beraz eraikia den unetik, eraikitakoa
hausnartu eta justuagoa eta parekideagoa den beste jendarte bat berreraiki
dezakegu. Gure esku dago!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina