Euskal Herrian kultur gertakari garrantzitsua izan dira herriko jaiak. Baina sarritan, jaiak pasadizo huts kontsideratu dira, debertimentu huts.
Antropologiak ohartarazi du festak zentzu sinbolikoz beteriko jendarte-adierazpenak eta kultur adierazpenak direla. Festak, jendarte-ereduaren errepresentazio izateaz gain, jendarte-ereduak eraikitzen ditu, edo birsortzen.
Tradizioaren izenean, emakumeek zenbait ekitalditan parte hartzearen kontra agertu izan dira, baina behin eta berriro adierazi dute horrek ez duela esan nahi beste eremu batzuetan berdintasuna defendatzen ez dutenik. Nolabait adieraziz festetan gertaturikoak egunerokoan eraginik ez duela, festetan jendarte-ereduak birsortu edo eraikitzen direla ukatuz.
Mutil dantza parekidearen alde baztanen. Info + Hemen
Jaiak eta ospakizunak gure kultura eta jendartearen beste adierazpen publiko bat dira, ez dira pasadizo huts. Herriko festetan genero ikuspegia txertatu behar dugu, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna dugulako. Guk eraikitakoa, guk antolatutakoa, guk alda dezakegu. Eta bide horretan, herri jai-parekideen alde jardun behar dugu.
Gora Iruñea! Jai herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunen alde lan egiten duen plataforma da.
Jai batzordeek eta txosna batzordeek jaietako adierazpen sexistetan ere jarri behar dute arreta; imajinario sexistan, hizkuntza sexistan eta musika alorreko sexismoan.
Jaietan eraso sexista ugari gertatzen dela ikusirik, protokoloa landu behar da, eta herri-eragileak horretan inplikatu. aldi berean, autodefentsa feministarako deia egitea beharrezkoa da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak emakumeen parte hartzearen eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik dokumentala plazaratu zuen. Ikusteko, hemen.
Ikastetxean landu daitezkeen erronkak ondorengoak lirateke beraz:
- Emakumeen parte hartzea.
- Jende aurrean aritzea
- Espazio publikoa okupatzea
- Musika eta iruditegia aztertu.
- Indarkeriari aurre egiteko baliabideak eskaini
Jaiak eta gozamenak
SEXURIK EZ DUTE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina