Festak
eta ospakizunak urteetan zehar inposatu diren balore heteropatriarkatuaren erreflexua dira; danborradak,
alardeak, San valentÃn, Santa ageda, Olentzero… foroan aztertu ahal izan dugun bezala, eta honek,
emakumearen eta sexualitate aniztasunaren askatasuna galarazi eta genero indarkeria
bultzatzen du.
Jaiak, pertsonen arteko harremanekin lotutako espazioak
dira. Beraz, egiten diren desfiletan, dantzatan, kontzertutan, alardetan, jolasetan lehiaketetan, kiroletan, antzerkietan, parodietan, ...emakumearen
presentzia, parte-hartzea eta emakumeak historian zehar izan duen garrantzia islatu, eta eredu estereotipatuekin apurtu egin behar da ... jai eredu berriak eraikiz. Elkarrekin ondo pasatzeko eta indarkeri gabeko
guneak sortuz , denontzako baldintza berdinetan parte hartzeko aukera
eskaintzeaz gain, egiten diren deialdiak, irudiak, leloak, mezuak parekidetasunaren
aldeko aldarrikapenak egin behar dituzte. Jaiak eta ospakizunak, berdintasuna, errespetua, askatasuna gozatzeko
eremuak bihurtuz. Horretarako, herriko erakunde eta instituzioek argi jokatu behar
dute eta guztiz inplikatu behar dira
honetan.
Institutuan egiten diren ospakizunetan genero ikuspegia aplikatu behar da, eta
erabiltzen diren kantak, irudiak aztertu eta sexismoa
adierazten dutenak baztertu .
Estereotipoetaz ere askatu egin behar gara. Ospakizunak elkarrekin gustura egoteko guneak izan behar dira, horretarako, ekintza irekiak eta parte hartzaileak bultzatu behar dira, ikasle guztiak protagonistak izan daitezen. Egun moreek merezi duten indarra eta lekua hartu behar dute, azaroak 25,
martxoak 8, maiatza 17, ekainak 28.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina