EMAKUMEEN ERREPRESENTAZIOA
ETA DENBORAREN ERABILPENA
Gai honetan “errepresentazioa eta denboraren erabilpena”
aztergai izan dugu. Emakumearen isla bizitzako esparru desberdinetan nolakoa
den eta nolakoa izan den hausnartuez gero,
oso errepresentazio urria dela ikusi dugu. Bestetik ere, gaur egun eremu digitalean emakumea adierazten
den modua ere aztergai izan dugu. Eta azkenik, emakumeari eskaintzen zaion
denborari erreparatu zaio.
Nire ustez, ebidentzia hauek ikuspegi androzentrikoa islatzen
dute argi eta garbi. Izan ere, rol maskulinoa gainontzen da gure artean eta
horrek rol femeninoa ahuldu egin du.
Hala nola, hirigintzan, eskoletan eta bestelako espazio
publikoetan emakumeak azaltzen duen errepresentazioa tamalgarria da. Bakarrik %10eko
kale, plazak, e.a-en izenak dira emakumeenak, esaterako. Honen inguruko
ikerketa desberdinak egin dira. Horien artean IDEMekoa oso interesgarria
iruditu zait. Honen arabera hirien erabilera diskriminatzailea da eta
hirigintzaren kontzeptualizazio bera ere bai, ikuspegi androzentriko horren
baita diseinatuta daudelako.
Eskolen jolas-tokien espazioari dagokionez, polemikoa
suertatu den kontua da hau. Izan ere, komunikabideek horren erabilera okerra
egin dute jendea nahastuz. Nik uste dut gai hau ez dela behar den bezala azaldu
eta gaizki ulertuak sortu direla. Espazio honen erabileraren inguruan egindako
ikerketa lanek baieztatzen dute erabilera sexista agertzen dela. Honen aurrean
proposamen konkretuak azaldu arren, gutxi dira aurrera kementsu plangintza
serio bat daramaten ikastetxeak. Gainera, oposizio gogorra azaltzen da behin
eta berriz futbola ukitu izan denean. Berdintasunaren aldeko borroka honetan
parekotasun baten bila ibili ezean, nagusi eta guztiz ahalduna den kirol
batekin ere topo egiten dugu, futbola. Futbola gaur egun kirol nagusia da,
munduko masa gehiena mugitzen duena eta hau horrela den heinean, hezkidetzak
mundu oso baten kontra talka egiten du. Berez, berdintasuna ahalbideratzea zaila
bada, futbolarekin ari garenean are gehiago zailagoa. Kontu honekin gauzak
nahasmenerako eman daitezke, askotan badirudi futbolaren kontra egon behar dela
hezkidetza lantzeko eta hau ere ez du zergatik izan behar. Futbolak ezaugarri
positibo asko ditu baina honen erabilera mediatikoa eta bihurtu duen
merkantilismoa da kalte gehien egin diona, ez bakarrik hezkidetzari baizik eta
gizarte osoari.
Ikastetxean gai honi seriotasunez heltzeko Elkarbizitzako
Behatokitan planteatzea eta proposamenak ekartzea proposatuko nuke. Izan ere,
ikastetxean parte hartzen duten eragile guztien ekarpenak aztergai izatea denon
kontsentsua lortzeko bidea izan daiteke. Gainera, batzorde honek duen eginkizunetako
bat elkarbizitzari onurak ekar lizkiokeen ekarpenetan datza. Gogoeta sakona
eskolako estamentu guztietan martxan jartzea, irakasleengandik hasita,
ikasleetara, guraso eta AZPko pertsonalgoarengana iritsiz. Denen artean, gaia
behar den bezala bideratuz irtenbide jasangarriak ekar dakiokegu gure
ikastetxeko espazioei.
Gure hiri zein
herritako espazioei erreparatuz, emakumeen errepresentazioa areagotzeko emakume
pertsonaia desberdinak proposatu nituzke, “Emakumeak eta hiria” foroak egin
duen proposamenarekin bat eginez.
Esate baterako
Donostiako hirian honako hauek izan daitezke horietako emakume batzuk:
- Las
Cigarreras, Tabakaleraren inguru enparantzan jartzeko aukera egokia izan
daiteke.
- IƱudearen lanbidea Donostiako historian izan duen
garrantzia islatu daiteke.
- Casilda, Egiako militante anarkista eta feminista izan zen,
hondartzan nudismoa praktikatzeagatik ezaguna izan zelarik. Faszismoaren kontra
biziki borrokatu zuen baita ere frankismoa eta nazismoaren kontra.
- Menchu Gal margolaria bere obrarengatik ezaguna
- Lourdes Iriondo abeslariak
antzerki obrak eta haurrentzako narrazioak idatzi zituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina