Espazio
fisikoa:
Ikerketek
adierazten dutenaren arabera, espazio batek izena hartzen duenean
leku bihurtzen da. Izena hartzen duen pertsonaiaren bisibilizazioa
egiten da momentu horretan, izan ere, Zaida Fernandezen ustez
“aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen”. Baina
zer gertatzen da gizarteari ekarpena egin dioten emakumeen kasuan?
Oso gutxi dira bisibilizatuak izan direnak, izan ere, gure hiri eta
herrietan espazio publikoen (kaleen, plazen, eraikinen,
eskulturen...) izen gehienak gizonezkoenak dira. Horrez gain,
emakumeen izenak hartzen dituzten espazio publikoek ez dute
gizonezkoenak bezalako prestigioa, kale motz eta estuagoak dira, ez
dira hain zentrikoak...
Maria
de Maeztu forum feministak egindako datu bilketaren arabera honelako
egoera dago Gasteizen:
Hirian
dauden 1005 denominazioetatik 42 dira emakumeei eskainitakoak. Horietako 18 erlijio katolikoarekin eta santekin lotutakoak adb: Fundadora de las Siervas de Jesus. Aipatzeko da feminista eta aktibista ezberdinen izenak ere badaudela adb: Simon de Beavour edota Clara Campoamor.
Beatriz
Preciado (2006) explica cómo una arquitectura que parece simplemente
ponerse al servicio de las necesidades naturales más básicas llega
a operar como una sumamente discreta y efectiva tecnología
constructora de género.
Hirien
arkitekturak eta egiturak ere sexu-genero sistemaren
erreprodukziora dago bideratuta horren eskemen arabera
diseinatuta baitago. Beste behin ere espazio pribatuaren-publikoaren eta produktibo-erreproduktibo dikotomietan
sakontzen da,lan erreproduktiboak, emakumeei egozten zaizkienak
izkutatuz eta espazio gutxiago eskainiz. Hirigintzan produkzioa
hartzen da kontutan (gizonezkoen beharrak asetzeko)
diseinatzerakoan eta ez bizitza edota zaintza lanak. Beraz,
hiritar guztien beharrak kontutan hartzen al dira? Ezin ahaztu
gure herri eta hirietan dauden gune ilunak. Horiekiko beldurra
kendu eta erabiltzearen aldarria zabaltzea ezinbestekoa da,
gune horietan bizitza sortuz gero, horiekiko dugun pertzepzioa
aldatuko baita.
Urban
BAT proiektuak hirigintza eta generoaren inguruan egindako
hausnarketa:http://urbanbat.org/eu/portfolio_page/interdependencias-urbanas-urbanismo-y-genero/
Eskoletako
espazioetan ere desorekak sumatzen dira. Jantoki, komunak, patio,
ikasgela, aldagela,pasiloetan... egiten den espazioaren erabilera
ez da berdina generoari dagokionez. Hirien diseinuarekin gertatzen
den bezala, mutilen jarduerek hartzen dute protagonismo,
zentralitate eta garrantzia. Eta sexu-genero dikotomia areagotzen
da kasu batzuetan; adibidez komunen banaketan.
En
la puerta de cada retrete, como único signo, una interpelación de
género:
masculino
o femenino, damas o caballeros, sombrero o pamela, bigote o
florecilla, como si hubiera que entrar al baño a rehacerse el género
más que a
deshacerse
de la orina y de la mierda.
(Preciado,
2006, párrafo 3).
Espazio
birtuala eta ikus-entzunezkoak:
Espazio
horiek geroz eta garrantzia eta eragin gehiago dute gizartean,
gazteak horien kontsumitzaileak dira eta beraz,horiek transmititzen
dituzten ereduak aztertzearen beharra. Espazio horietan emakumearen
errepresentazioa ere eskasa da eta genero estereotipoak
birproduzitzen dira.
Denboraren
erabilera:
Honetan ere desorekak topatzen ditugu. Zenbat dendora
eskaintzen diegu neskei? eta mutilei?Nork eskuratzen du atentzioa
denbora gehiagoz? Nesken jarduerei denbora berdina eskaintzen zaie?
Nire
ustez, denboraren eta espazioaren erabilera orekatua ezinbestekoa da
ikasleen garapen osoa bermatzeko, izan ere, horrek emango die garapen
pertsonalerako beharrezkoa den protagonismoa eta ahalduntzeko
tresnak. Euren errepresentazioari esker garatuko dituzte gaitasunak,
lortuko dute autonomia, eskuratuko dute boterea... Halaber,
dikotomien erreprodukzioa ekiditen duten espazioen erabilera
bermatzea ezinbestekotzat jotzen dut ikasleak modu askean hazi eta
hezi daitezen.
Eta
eskolan zer egin dezakegu?
- Eskolan erabiltzen diren ikus-entzunezko eta espazio literarioetan genero ikuspegia txertatu. Eredu anitzagoak erakusten dituztenak bisibilizatuz.
- Eskolan emakumeen errepresentaziorako mekanismoak sortu.
- Eskolako espazio ezberdinen okupazio eta erabilera aztertu, horien erabilera anitza sustatuz(jolastokia, pasiloa...). Neskek okupatzen dituzten espazioei garrantzia eta prestigioa eman.
- Komunen erabileraren gaineko hausnarketa sustatu eta horren gaineko neurriak hartu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina