GAIARI BURUZKO LABURPENA
*Identitatea beste pertsonengandik bereiztea
eta, aldi berean, talde baten parte
izatea uztartzen dituen nor banakoaren alderdia da. Identitatea bizitza
osoan zehar garatzen da.
Sexu-identitatea
baldintza biologikoetan oinarritzen
da; genero-identitatea, berriz, genero
estereotipoek, gizarteak eta kulturak transmititutako eraikuntza da. Pentsaera bitarra inposatu da gure kulturan
(emakumea-femeninoa/gizona-maskulinoa), sexu-genero sisteman oinarrituta.
Genero-adierazpena
genero-identitatearekiko adostasuna edo
desadostasuna erakusteko modu
desberdina da. Gizarte heteropatriarkalean, teoría psikologikoetan eta
justifikazio biologikoetan oinarrituta, sexu-diskriminazioa
ezarri da. Ezarritako arauetatik kanpo dauden guztiak patologizatu egin dira.
Teoría eta
ekintza feministentzat ardatza izan
da identitate femeninoa, hauek
identitate maskulinoa eta femeninoaren eta maskulinoaren arteko harremanak
eztabaidagarri jarri dituzte. Ondorio argia da identitateak anitzak direla eta
prozesu irekia dela. Gure gizartearen joera nagusia izan da gizonen identitatean autokontzeptu
positiboa garatzea (makro-nortasuna)
eta emakumeen identitatean, berriz,
gutxiespena nagusitzea (sub-identifikazioa).
Genero-identitatearen garapenean FAKTORE ASKO
daude http://www.elmundo.es/salud/2004/572/1084572003.html
(gurasoen eredua,
gizarte-ikaskuntza, hizkuntzaren eragina…).
Gizarte
heteropatriarkalean, sexu-genero sistema inposatu da eta, honetan, gizonezkoa-maskulinoa
bikaina dela eta emakumezkoa-femeninoa desbideratze eta gabezia dela pentsatzen
da. Pentsakera hau historian zehar zabaldutako teoría filosofiko eta
psikologiko askok (Aristoteles, Aquinoko Tomasek…) eragin dute.
Izakia PRODUKTU
KULTURALA http://cear-euskadi.org/diccionario/eu/identidad-de-genero/ dela
onartzen badugu, eta identitatea eraikitzea prozesu bukaezina, orain arte sexu-genero sistema ezarri duten
ikuspegi deterministak gainditu daitezke.
Heziberi 2020 hezkuntza-ereduak
proposatzen dituen oinarrizko zehar-konpetetntziak
bizitzako alor eta egoera guztietan arazoak
eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira, eta eskolako arlo edo ikasgai
guztietan landu eta sendotu behar dira.
BALORAZIO PERTSONALA
Zaila egin zait kontzeptu desberdinak ulertzea.
Garrantzitsua iruditzen zait inposaturiko moldeak aldagarriak direla sinestea
eta, baita ere, horretan hezkuntzak eragin handia duela pentsatzea.
Dokumentuan azaltzen den errealitatearen
atzean dagoen sufrimendua ikusgarri egiteak laguntzen dit formatzea eta
lanari ekitearen derrigortasunaz jabetzea.
HEZIBERRI 2020 ETA
IDENTITATEEN GARAPENA
Ikastetxean eta
ikasgelan inklusioa abian jartzeko orientabide metodologikoen artean,
45.orrialdean honako hau agertzen da:
• Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle
guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe
askoren berri ematen diguna.
Alderdi
hori lantzeko, curriculum ezkutuan kontutan hartu beharko genituzke:
*Neska eta mutilei estereotipoek
ezarritako ezaugarri eta balioak orekatzen lagundu, gabeziak sendotuz eta gehikeriak
murriztuz (bai beraien arteko harremanetan, eta baita irakasle-ikasle
harremanetan ere).
*Kontutan hartu hizkuntzaren bitartez
transmititzen duguna, norberak bere identitatea aske garatu dezan lagundu dezaion (eredu
desberdinak normaltasunez azalduz, eta errespetuzko adierazpen askea sustatuz).
*Ikasgai guztietan “desberdinak”
izateagatik baztertuak edo gutxietsiak izan diren pertsonen presentzia eta
garrantzia azpimarratu.
INGURU HURBILEAN GENERO-IDENTITATEEN
INGURUAN
EMANDAKO AURRERAPENAK
*Tutoritza
saioetan elkarren arteko harremanak ERRESPETUZ
eta beste persona den bezala baloratzeko jarrerak bultzatzen dira, elkarrizketa
eta dinamika desberdinekin.
Irakasle
askok, guk jasotako hezkuntza-sisteman emandako eredu on bakarraren helburua
desegin dugu.
*Lankidetza
metodologiaren bitartez, bakoitzak duen gaitasuna partekatzea eta besteenak
onartu eta indartzeko jarrerak bultzatzen dira.
Norgehiagoka
aritzea balioak hezkuntzan izan duen nagusitasuna desegin behar izan dugu (edo,
gutxitu, behintzat).
*Emakumeen
ekarpenak azaltzeko lan zehatzak egin dira.
Horretarako
konturatu behar izan dugu ezkutuan izan ditugula eta zenbaterainoko
baliogarritasuna duten.
*Azken
urteetan, Batxilergoan orientazio prozesuan laguntzeko etortzen diren lanbide
desberdinetako ordezkariek, konbentzionalak ez diren pertsonak eta lanbide
batzuk eskaini dituzte.
Prestigiodun
ohizko lanbideetatik kanpo, pertsonak garatzeko beste lanbideak ikusgarri jartzearen
garrantziaz jabetu gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina