Identitatea definitzeko modu desberdinak daude eta gizon edo emakume izateko modua,
aukera edo … esan baino lehen esango nuke pertsona izateko modua, aukera,
ezaugarriak eta abar dela.
Nork bere burua, txikitatik, sentitzeko duen modu
pertsonala, denboran aldatzen joaten dena eta ia bukatzen den prozesua da.
Sentimendu hau kontzeptualizatzeko oso modu desberdinak daude eta, zorionez,
gero eta aukera gehiago dute (dugu) gaur egun.
Profesional desberdinek (sendagile, psikologo, sexologo, soziologo …)
esaten duten moduan oso prozesu luzea eta konplexua da. Prozesu honetan eragin
handia duten elementu asko murgiltzen dira:
- Alderdi biologikoak.
- Alderdi sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita politikoak.
Hau da CEAR erakundeak egiten duen definizioa:
Identitateak
eraikuntza sozialak dira,
komunitate batekin lotzen gaituzte eta desberdintasun bat baietsiz eraikitzen
dira. “Hainbat elementu komun dituen giza talde bateko kide izatearen sentipena
da, benetakoa edo irudizkoa” (Vieytez, 2011) eta “sentipen horri esker bagara
eta ulergarriak gara guretzat eta besteentzat” (Coll- Planas, 2010).
Genero identitatea definitzerakoan, Coral Herrerak horrela bereizten
ditu:
- Sexu-identitatea, “Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena. Kontzeptua Medikuntzaren arlotik dator, gizakiak berezitutako talde bitan sailkatzeko erabili baitu, genetikaren, gonaden, gorputzaren eta psikearen analisiaren bidez. Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna, sexu anbiguotasun handia daukatelako edo sexu bien ezaugarriak dauzkatelako”.
- Genero-identitatea.“Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da. Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean oinarrituta egonda (eguna / gaua, ona / txarra, positiboa / negatiboa), gizateria bi talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz aurkakoak, izaeraren, portaeraren, itxura fisikoaren, bizitzaren aurreko jarreren, xedeen, eta sentitzeko moduen... arabera bereiziak. Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patriarkalak oinarrian dituen bi arketipo zurrunak baino askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patriarkal horrek ezarri arren.
CEAR erakundeak duen hiztegian azaltzen den definizioa osagarria da:
…. generoa
gizarte bakoitzak desberdintasun sexualari buruz egiten duen interpretazio
kulturala eta historikoa da …
… Genero identitatea
era askotako gisa definitzeak hautsi egiten du sexua / generoa bikotearen (bi
sexu / bi genero) ikuspegia. Ulertzen da gorputzek desberdintasun anatomiko
naturalak eta biologikoak eskaintzen dituztela, baina gorputzei buruz egiten
dugun interpretazioak ematen die esanahia …
Hortaz, gure
genero-identitatea (gure portaerak eta subjektibotasunak), gure identitate
sexuala (gure desirak eta afektibitateak) eta gizartean egoteko gure aukerak
(gure rolak) ulertzeko elementu gisa erabiltzen diren eraikitako bi elementu
izango genituzke: sexua eta generoa.
- Genero adierazpena. Gizarte guztietan ba daude generoarekin lotutako arauak, jarraibideak eta estereotipo kulturalak eta hauek balio dute talde identitatea edo identitate soziala osatzeko.
Sistema patriarkalean legitimatu diren teoriak sexu - genero bereizketan
oinarritu dira eta honek Hezkuntza Sisteman eragina izan du eta pertsonen
garapen globala baldintzatua izan da sexu diskriminazioarengatik. Horrengatik
arautik kanpo egoten diren identitate desberdinak desegokiak eta patologikoak
kontsideratu izan dira.
Zentzu honetan aurrerapauso handiak eman dira identitate desberdinak
definitu nahian. Horrela Judith Butlererrek planteatzen du:
... Las categorías de identidad
tienden a ser instrumentos de regímenes regularizadores, tanto si obran como
categorías normalizadoras de estructuras opresoras, como si sirven de encuentro
para una oposición liberadora. Es decir, la categoría "lesbiana" es
tan reguladora como lo es la categoría "heterosexual"...
... cualquier categoría de identidad
controla el erotismo, describe, autoriza y, en mucho menor medida, libera. La
teoría no debería entenderse en el simple sentido de contemplación
desinteresada, sino que es totalmente política.
... Nombrar el lesbianismo es al
mismo tiempo evocar al instrumento de poder, pero también un punto de
resistencia a la opresión. ¿La sexualidad deja de ser sexualidad tras someterla
a la absoluta explicitud?...
Identitate kontuetan sakontzeko pixka bat gehiago Queer Teoria aipa dezakegu. Beste modu batean esanda teoria honek identitate periferikoak aipatu eta errekonozitzen ditu:
... Las sexualidades periféricas son
aquellas que traspasan la frontera de la sexualidad aceptada socialmente:
heterosexual, monógama, entre personas de la misma edad y clase, con prácticas
sexuales suaves, que rechaza el sadomasoquismo, el intercambio de dinero y el
cambio de sexo. En cambio, las sexualidades periféricas están basadas en la
resistencia a los valores tradicionales, y al asumir la transgresión muchas
veces el precio que se tiene que pagar es el rechazo social, la discriminación
y el estigma...
Nire ustez aurrerapen inportanteak izan dira azken urteetan, hau da
identitate desberdinak sentitzen dituzten pertsonek adierazi dezakete askatasun
minimo batekin nolako bizitza eraman nahi dute.
Hau adibide moduan: Lucía, la niña más pequeña en conseguir
cambiar de nombre por su condición transexual: http://www.20minutos.es/noticia/2663094/0/lucia/menore-transexuales/cambio-nombre-registro-civil/
Honek ez du kentzen oraindik asko falta dela gizartean erabat onartuak izan
ahal izateko.Lan handia egin behar da eta hau erronka inportantea izango da
guretzat, irakasleontzat eta Hezkuntza Sistema guztiarentzat.
Poliki, poliki sortzen ari dira erakundeak eta zerbitzuak bere identitate propioa lortzeko borrokatzen ari diren pertsonak eta beren
familiak laguntzeko (Berdindu, Gehitu, Chrysallis, ... ).
Zentzu honetan argitaratu berria den Heziberri 2020
proiektuaren Eredu Pedagogikoaren markoan, 49. orrian hau esaten digute:
Aniztasuna
eskola inklusiboan.
Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari
aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa,
batetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotua;
eta negatiboa, bestetik, bazterketa ‐ eta
desberdintasun egoera ugariren kausa
dena. Bi horietan, jakina, baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko
aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako. Gizarte-talde guztiak
izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu.
Hezkuntza inklusiboan dihardutenek
aurrean izaten dituzte beti ikasgeletako aniztasun-adierazpen ugarienak, baina
modu bereizian betiere, aniztasunaren bi ifrentzuetako zein nagusitzen den.
Izan ere, ikastetxeetakoa ez da gizartean bertan nagusi den aniztasunaren
erreprodukzio bat baizik, eta, beraz, hari buruz ikastetxean entzuten diren
iritzi eta usteek ere gizartea bera izan ohi dute eredutzat:
- ·Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
- Genero-aniztasuna. Gizarte konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Beraz hau errealitatea izateko, eta uste dut oraindik urruti gaudela,
erronka inportantea suposatzen du.
Lehenengo irakasleriaren sentsibilizazio eta prestakuntza behar da, baina
baita ere, familien eta gizartearena ere. Hau lortu gabe eskolak esfortzu
handiak egin beharko ditu lorpen handiak izan gabe.
Hona hemen lortu beharreko helburu batzuk.
- Eskola seguruak izatea.
- Eskubide berdinak bermatzea haur eta gazte guztientzat
- Mota guztietako indarkeria prebenitu: homofobia, lesbofobia, LGTB-fobia barne.
- Ikastetxeetako partaide guztiekin lana egin: irakasle, ikasle, familiak eta irakasleak ez diren bestelako langileak.
- ...
Hala ere, nahiz eta gizartean aurrerapen handiak ez izan, eskolan aurrera
egin behar dugu.
Web eta material interesgarriak:
- ALDARTE:
- BERDINDU:
- CHRYSALLIS EUSKADI:
- GEHITU:
- RAINBOW PROIECT:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina