2016/02/04

Identitateei buruz hausnartzen




Identitateei buruz hausnartzen

Identitatea besteen begietara bakarra egiten gaituena da. Identitatea osatzen duten ezaugarrien konbinazioak besteengandik desberdintzen gaitu. Identitatea, beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie.

Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere. Identitateak banakotasuna eta singulartasuna barneratzen ditu eta beste batzuekin partekatzen duena ere bai. Norberak bere buruaren zentzua garatzen du, alde batetik, bere esperientzien, historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez eta, bestetik, haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen eraginez.

Beraz identitatea kontzeptua nahiko konplexua da, zeren eta osagai eta aldagarri ugari daude honen barruan. Nahiz eta ikastean identitatea eta autokontzeptua kontzeptu ezberdinak izan, nork bere buruaz duen sinesmen multzoa izanda autokontzeptua , nire ustez autokontzeptuaren bidez identitatea sortzen da…



Ikuspegi psikologikoek diote identitatearen garapena haurtzaroan hasi egiten dela, bereziki nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen dela eta bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina dela.



Genero-identitateaz hitz egiterakoan sexu-identitatearekin lotuta agertzen da. Sexu identitatea: “Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena”; eta genero identitatea: “Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da, beltza ala zuria eredua da”.  Beraz sexu-genero sistema bitarra gainditzeko, sexua zein generoa kultura-eraikuntza mugatuak direla planteatu behar da eta zabaldu aniztasuneen errealitate berria.

Genero identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Indarrean dauden maskulinitate- eta feminitate-kodeak zein arauak dira pertzepzio hori bideratzen dutenak. Baina identitateak anitzak dira: …zisgenero, transgenero, transexuala: Medikuntzan erabiltzen den kontzeptua. Sexu mailan, eroso sentitzeko, nahi duen irudia lortzeko edo egoneza, disforia, leuntzeko bere gorputza aldatu nahi duen persona, androginoa, hirugarren generoa….

Gizarte-egitura aldatzeko, genero-sistemarekin apurtuz, pentsamolde hau lagungarria, oso polita… Generoa ez da “garena” (kulturak finkatutako identitatea aldaezinak, maskulinoak edo femeninoak), batez ere “egiten duguna” da gizarte-praktika sozialak, zein banakakoak, gorputz-dimentsioa oinarria. Generoa, zentzu horretan, “egoteko” modu bat da eta ez “izateko” modu bat
Heziberri 2020ren ustez identitatearen garapena lortzeko oinarrizko zehar-konpetentzietan onairritzen da: ….Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan — diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan —, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.



Eskolak bilakatu behar du toki batean non sexualitatea eta generoa bizitzeko modu guztiak babesa izango duten, ulertuz pertsona horiek konpeten-tziak garatu beharko dituztela jendarteratzea aurrera eramateko

Genero identitateen garapena eta eraikuntzatik abiatu behar da identitateak zalantzak jartzen, zer den identitatea, nola ulertzen den eta zer egin behar dugun proposatzen. Generoak eta sexuak eraikiak, kulturalak diren neurrian aldatu egin daitezke, izan ere, anitzagoak dira errealitatean. Modu irekian tratatu behar da identitatea. Pertsona bat ez da bakarrik emakumea, ez da bakarrik laguna edo bakarrik ikaslea. Hori guztia izan daiteke eta askoz gehiago, kontutan hartu behar da. Genero identitatea edo genero batekiko identifikazioa oso modu desberdinean eman daiteke eta eskolan aitortu eta sustatu behar da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina