Identitateei
buruz hausnartzen
Identitatea besteen begietara bakarra egiten
gaituena da. Identitatea osatzen duten ezaugarrien konbinazioak besteengandik
desberdintzen gaitu. Identitatea,
beste pertsonengandik bereiztea eta,
aldi berean, talde baten partaide
izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie.
Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere. Identitateak
banakotasuna eta singulartasuna barneratzen ditu eta beste batzuekin
partekatzen duena ere bai. Norberak bere buruaren zentzua garatzen du, alde
batetik, bere esperientzien, historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez
eta, bestetik, haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta
arauen eraginez.
Beraz identitatea kontzeptua nahiko konplexua da,
zeren eta osagai eta aldagarri ugari daude honen barruan. Nahiz eta ikastean identitatea
eta autokontzeptua kontzeptu ezberdinak
izan, nork bere buruaz duen sinesmen multzoa izanda autokontzeptua ,
nire ustez autokontzeptuaren bidez identitatea sortzen da…
Ikuspegi psikologikoek diote identitatearen
garapena haurtzaroan hasi egiten dela, bereziki nerabezaroan garrantzitsua
bihurtzen dela eta bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina dela.
Genero-identitateaz hitz egiterakoan
sexu-identitatearekin lotuta agertzen da. Sexu identitatea: “Baldintza
biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta
ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena”; eta genero identitatea: “Genero estereotipo
eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da, beltza ala zuria
eredua da”. Beraz sexu-genero
sistema bitarra gainditzeko, sexua zein generoa kultura-eraikuntza mugatuak
direla planteatu behar da eta zabaldu aniztasuneen errealitate berria.
Genero identitatea norbera gizon, emakume edo
bestelakorik izatearen pertzepzio
subjektiboari dagokio. Indarrean dauden maskulinitate- eta
feminitate-kodeak zein arauak dira pertzepzio hori bideratzen dutenak. Baina identitateak anitzak dira: …zisgenero, transgenero, transexuala: Medikuntzan erabiltzen den kontzeptua. Sexu
mailan, eroso sentitzeko, nahi duen irudia lortzeko edo egoneza, disforia,
leuntzeko bere gorputza aldatu nahi duen persona, androginoa, hirugarren
generoa….
Gizarte-egitura aldatzeko, genero-sistemarekin
apurtuz, pentsamolde hau lagungarria, oso polita… Generoa ez da “garena” (kulturak finkatutako identitatea
aldaezinak, maskulinoak edo femeninoak), batez ere “egiten duguna” da gizarte-praktika sozialak, zein banakakoak,
gorputz-dimentsioa oinarria. Generoa, zentzu horretan, “egoteko” modu bat da eta ez “izateko” modu bat
Heziberri
2020ren ustez identitatearen garapena lortzeko oinarrizko zehar-konpetentzietan
onairritzen da: ….Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan,
akademikoetan eta lanekoetan — diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko
bizitzan —, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo
ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta
bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.
Eskolak bilakatu behar du toki batean non
sexualitatea eta generoa bizitzeko modu guztiak babesa izango duten, ulertuz
pertsona horiek konpeten-tziak garatu beharko dituztela jendarteratzea aurrera
eramateko
Genero identitateen garapena eta eraikuntzatik abiatu
behar da identitateak zalantzak jartzen, zer den identitatea, nola ulertzen den
eta zer egin behar dugun proposatzen. Generoak eta sexuak eraikiak, kulturalak
diren neurrian aldatu egin daitezke, izan ere, anitzagoak dira errealitatean. Modu
irekian tratatu behar da identitatea. Pertsona bat ez da bakarrik emakumea, ez
da bakarrik laguna edo bakarrik ikaslea. Hori guztia izan daiteke eta askoz
gehiago, kontutan hartu behar da. Genero identitatea edo genero batekiko
identifikazioa oso modu desberdinean eman daiteke eta eskolan aitortu eta
sustatu behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina