-Zer
da identitatea?
Nork
bere burua sentitzeko duen modu pertsonala.
Eraikuntza
pertsonala: maila pertsonalean gure burua garatzea
Eraikuntza
soziala: inguruaren eragina
Identitatearen
garapena bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina izan arren, esan
dezakegu bizitzako momentu batzuetan eragin berezia duela, batez ere
nerabezaroan.
-Genero
identitatea
Sexu
identitatea:
genital eta ezaugarri fisikoen arabera, talde bitan sailkatzeko
Medikuntzak erabili duena.
Genero
identitatea:genero
estereotipoei lotutako eraikuntza sozial eta kulturala. Pentsaera
bitarrean oinarritua dugu, maskulino/femenino. Jendarte honek,
genero bakoitzari ezaugarri ezberdinak egokitu dizkio. Genital eta
ezaugarri batzuen arabera genero konkretu bat egokituko digute.
Bakoitzari dagozkion arauak betetzen ez ditugunean dago arazoa.
Arautik desbideratzen den guztia arraro, arrotz edo anormaltzat
jotzen baita. Ondorioz, jendarte patriarkalaren eskutik zigorrak eta
bazterketak pairatuko ditu desbideratua izan den orok.
-Genero
adierazpena : sistema
bitarra kategorizatu arren,
ze
gertatzen da pertsona bat biekin identifikatzen bada? Edo ez bada
identifikatzen ez bate edo ez bestearekin?
Identitate
femeninoaren teoria jendarteratzea garrantzitsua izan da. Izan ere,
ikasketa feministek identitatea prozesu irekia eta etengabeko
eraikuntza gisa kokatu du. Aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta
aldiberekoa.
Genero
identitatearen garapena
Maskulinoa
eta femeninoa ez dira berdin baloratzen jendartean. Sistema
patriarkalaren ondorioz, maskulinoa askoz gehiago baloratzen da
emakumezkoaren ondoan, pisu eta balorazio gehiago du.
Genero
identitatearen garapenean faktore asko daude. Etengabeko prozesu
dinamikoa eta konplexua da.
Subjetuak
eta jendarte aldaketak
Jendartearen
aldaketarako subjektu kategoria da gakoa. Garrantzitsua iruditzen
zait feminismoak eginiko ekarpena aipatzea, ez gara “garena”,
“egiten duguna” baizik. Zentzu horretan, “egoteko” modu bat
da, ez “izateko” modu bat.
Heziberri
2020 proiektutik jasoa:
“…Aitortu
beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta
genero- eta cultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta
zalantzan jarri behar dira cultura-, genero- eta sexu-nortasunagatuik
desberdintasuna sustatzen duten ereduak”…
Ikastetxeetan
lan egiten dugunok, haintzat hartu beharra dugu gure ikasleen
identitatearen garapenean eragin zuzena dugula. Nahiz eta eraikuntza
horretan garrantzia handia hartuko duen nerabezaro garaiak, niretzako
haurraren aurreneko urteetan ere garrantzia berezia hartzen du.
Bizitzaren aurreneko urteetan hasten gara zer garen sentitzen,
bizitzen, esperimentatzen. Tamalez jendarteko errealitatearen
ondorioz, oraindk egunerokoan neska edo mutil sentitzen. Iruditzen
zait oinarrian nagusiki gure gurasoekin eraikitzen dugun
identifikazioak eragin zuzena duela, noski inguruko ereduek ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina