“Una amiga me dijo
el otro día que yo debería haber nacido hombre. Naturalmente se equivocaba. Yo
no quiero ser hombre. ¡Sólo quiero
serfontanero!” ( Biddleconlbe, 1989).
Haurdunaldietatik
hasita… betiko galdera… nik neuk ere ia konturatu gabe behin eta berriro
errepikatzen dudana: zer da, neska ala mutila?
Sinistu nahi
dut erritual hori pasa ondoren gai naizela beste era batera funtzionatzeko eta
neska izan edo mutila izan ez diedala tratu ezberdina ematen.
Hala ere, oso
zaila da, kontzientzia izan da ere, horrelako tranpetan ez jaustea, izugarria
da inguru sozialak ezartzen duen presioa, eta, sarri, “naturaren” kontra
zoazela interpretatzen da, horrek izan dezakeen ondorio guztiekin.
Orientazioa
genero ikuspegitik aztertuz, ondorengo proposamenak benetan hezkidetzaileak
izan daitezen, oso beharrezkotzat jotzen dut eskoletatik zerbait aldatzen
hastea nahi badugu.
Gero eta garbiago ikusten den bezala, “neskan gauzak”, “emakume
bezala egitea” eta beste hainbat adierazpen baloretan jarriz, androzentrismoak
markatutako praktiketatik at gelditzen diren jokabideak goraipatuz normaltasunaren
barruan ulertuak izan daitezen
Tutoretzak,
aholkularitza, orientazioa, …. Oraindik oso markatuak daudela garbi dago, azken
urtetako hainbat ikerketek erakusten duten bezala.
135. orrialdetik aurrera
Nafarroako
Hezkuntza Sailak argitaratzen duen bloga, adibidez, aberatsa iruditzen zait aukeraketa
akademiko estereotipatuak gainditze aldera, proposamen eta ekimen ezberdinen
eskutik beste alternatiba bat posible dela erakusten duelako.
Marina
Subirats-en hitzetan, ikasleekin lantzen
ditugun orientazio planak, “bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera
dezaten, askatasuna eta aukera‐aniztasuna
errespetatuz eta genero‐baldintzapenik
gabe”
izan beharko lukete. Partxeak jartzen ari gara bestela, aurpegia garbitzen,
baina ez benetako askatasuneko aukerak zabaltzen.
Edozein egunkari zabalduz edo irrati zein telebistako informazio saioren bat entzun, non langabezian dauden sektoreekiko inkestak agertzen diren, adibidez, garbi gelditzen da beti emakumeak direla, edozein lanbidetan, aukera gutxiago dutenak; hortaz aparte, soldata txikiagoa kobratzen dute lan berdina eginez, adibidez: ez al da nahikoa gure ikasleekin honen inguruan hausnarketa sakon bat burutzen hasteko?
Gu, momentuz, eskolan, honen inguruan egiten dugun lanari errepasotxo bat emanez, aurten monografiko bat atera berri dugu, egiten duguna jasotzeaz gain hortik aurrera esku artean ditugun erronkak azaltzen direlarik.
Hurrengo urterako, adibidez, femeninotzat jotzen diren lanbideei ematen zaien balorazioa berrikusi eta aztertzea da gure asmoa. Ea gure ikasleak, pixkanaka, mundua beste betaurreko batzuekin ikusten hasten diren helduak direnerako egiten dituzten aukeraketan. Neskatilak bereziki.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina