2022/10/23

Tratu onen kultura sortzea, zabaltzea, eustea, ... beharrezkoa sare sozialetan!

 Interesgarria da zein tresna eraginkorra diren sare sozialak IKT, IET eta APT laburbildurek  biltzen duten guzti horretan eragiteko, laguntzeko. Hau da, informazio eta komunikazio (IKT) , ikaskuntza eta ezagutzarako (IET)  eta ahalduntze eta partaidetzara (APT) zabaltzeko bide /teknologiak izatea. Eta nola ez HezkEH-nek bai twitterren bai facebook sare sozialetan duen eragina elkarlanean aritzeko hezkidetzarako.

Interesgarria da ere ikasleekin sare sozialak erabiltzearen garrantzia, artikuluak, ikerketak, elkarrizketak,... hautatu, ezagutu, aukeratu eta zabaltzeko.

Interesgarria eta erronka izugarria da aldi berean ere "egunean egotea" baina baita ere sare sozialetan murgilduta igarotzen dugun denbora "ongi kudeatzea".

Hainbat eta hainbat ikerketek diote sare sozialak ez direla neutroak, matxismoa gizartean agertzen den moduan agertzen dela sareetan ere, ze ondorioak dituzten agertzen den horrek emakumeongan,.... Beraz, behar beharrezkoa da ziberaktibismo hezkidetzailea balantza beste alderuntz bideratzeko.

Hiruko Larroxa kolektiboko Joseba Gabilondo Marquesi BERRIA egunkarian egindako elkarrizketa batean irakurri daitekeen bezala: "Tratu onen kultura sortu behar da interneten. Hau da, goazen ohitura onak hartzea eta jada badauden tratu onak ere mahai gainean jartzea".




2 iruzkin:

  1. Arrazoi handia duzu. Tratu onaren kultura sortzea da gaur egungo munduko erronka bat. Sare sozialak ezin dira lurralde bat izan legerik eta kontrolik gabe. Kontrol hori ez da legeek arautu behar, baizik eta sortzen den autokontrolak. Autokontrola gainerakoekiko errespetuan oinarritu behar da.

    ErantzunEzabatu
  2. Egileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu