HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN
NIRI BEREZIKI GUSTATZEN ZAIT HEZKIDETZAREN DEFINIZIO HAU: Hezkidetza-eskolaren maisu handietako batek, Mª José Urruzolak, honela definitu zuen: «neska-mutilak genero femeninoa edo maskulinoa alde batera utzita hezten dituena, hots, sexu-desberdintasunetik abiatuta hezten dituena, beren banakotasunaren garapena bultzatuta, baina gizarte sexista batetik sexu batekoa edo bestekoa izateagatik betetzeko eskatzen zaizkien rolak kontuan izan gabe» (1995: 267).
Eta orain nola desikasten da hori guztia beti gizarte sexista generoen sistema berean hezi bagaituzte belaunaldiz belaunaldi?
Desikasten.Desikasten ikasi behar dugu.
Prestakuntza eta formakuntza alderdi garrantzitsua da, hezkidetzaren 8 zutabeak aztertu, onartu eta bereizketa egitea. Beatrizek gomendatzen digunez AEIOUA metodoa aplikatzea.
A:Aliantzak sortu.
E:Experientziak konpartitu.
I:Ikasi ,formakuntza.
O:Oraingo errealitatea aztertu.
U:Umorea erabili.
AEIOU metodoa ondo deritzot baina Umore izan askotan ez da erreza batez ere Emakundeko datuak begiratzen baditugu
ErantzunEzabatu