HEZKIDETZA SARETZEN…
Lehenengo eta behin esan beharra dut sare sozialen mundua eta teknologia orokorrean oso azkar doala eta oin dela urte batzuk “egunean” banegoen ere, gaur egun, gaia gainetik pasatu dit eta atzetik noa, hala edo nola helduko naizen esperantzarekin.
Sare sozial berriena eta nire
kasuan esploratu gabekoa twiter da.
Sortu dut jadanik kontua eta orain kuxkuxeatu eta ezagutzen hasteko momentua
irirtsi zait.
Facebook-a aspalditik daukat
eta egia esan ez dut askorik erabiltzen, bakarrik interesgarria iruditzen
zaizkidan artikuluak,…konpartitzeko. Bestalde, nire alaba nerabezara hektzear
zegoela, Instagram instalatu nuen eta azkenean bere laguntzarekin ikasi dut
maneiatzen, baina egia esan ez dut erabiltzen. Beraz nire erronka sare sozial hauetan
murgiltzea eta erabilgarritasuna topatzea izango da.
Nire ustez erabilera zabala eta etekin
haundia atera al zaie sare sozialei baina jakin ezkero zelan. Hasteko ikastaro
honetan partekatuko den informazio, bideo,…en bitartez asko ikasiko
Interesgarria iruditu zait artikulu
desberdinetan jasotako informazioa, horri esker ikusten bait da oso argi ziber
mundua ere, patriarkatuaren ereduak jarraitzen dituela eta emakumeen parte
hartzea, rola,…zein den argi geratzen da.
Guzti honengaitik esango nuke dela ezinbestekoa ziberfeminismoa edota ziberaktibismo hezkidetzailea, baldin eta persona guzti-guztiak eta haien beharrak eta bizipenak kontutan hartzea nahi badugu eta errespetuan eta zaintzan oinarritutko harremanak sustatzea nahi badugu; hau da parekidetasuna ( etnia, sexua,…) bultzatuko duen ziber-a behar dugu.
Bukatzeko, hona hemen poster digitala:
https://i.imgur.com/x7Ou65t.png
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina