Laburpena
Emakunderen, Nahiko proiektua
Orientazioa adierazteko eta askatasunez aukeratzeko espazioak
eta guneak sortzea da. Gela bakoitzean dagoen ikasle bakoitzari arreta
eskaintzea eskatzen duena. Genero-ikuspegia barne hartuko duena, ulerturik
kultura eta jendarteak markatu ohi dituen estereotipoak saihestu behar direla
eta irakasle bakoitzak ikasle bakoitzaren interesgune eta gaitasunak bideratu
eta indartzeko bideak diseinatu beharko dituela. Ikasle bakoitzari eredu
aniztasuna eskainiz, bere gogokoak direnak, bere gaitasun eta desioak
identifikatzen lagunduko duten bideak eskainiko dizkio irakasleak. Askatasunez
eta jendarteak inposatu ohi dituen eredu-estereotipoekiko kritiko heziko ditu
eskolak.
Ondorioak
Orientazioa prozesu-luzea da. Eskola komunitate
osoaren inplikazioa ezinbestekoa duena.
Bizitzarako trebatzeko landu beharrekoak,(Oinarrizko
hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko orientabide dokumentua)
- Garapen pertsonala
- Besteekiko harremanak
- Lanbide-orientazioa
- Ikasketa-prozesuak
Irakasle-talde
osoaren ardura gogora ekarri nahi nuke. Baita familiaren eta irakasle
ordezkarien arteko koordinazioaren garrantzia.
"En la formación del alumnado, el primer eslabón de la educación
marcada por estereotipos de género empieza en la familia. Si queremos
cambios sustanciales en el mundo educativo, es necesario pasar de escuela mixta
a la coeducativa y que el profesorado se implique.Los estereotipos pueden estar
asociados a la elección profesional, a los roles en el reparto de tareas, a la
naturaleza de hombres y mujeres, a la imagen o el físico de las personas.Para
superar los estereotipos se precisa cuidar el lenguaje, las imágenes, los
mensajes y una forma diferente de entender la orientación. El debate debe ser
por qué el paro femenino es mayor, por qué las profesiones femeninas están peor
pagadas si las chicas son académicamente más brillantes.La formación ha sido la
mejor inversión para la empleabilidad y el empoderamiento femenino y las
mujeres han sido y son las usuarias más efi caces del sistema educativo."
- Curriculum androzentristak
ditugula oraindik eta horiek ordezkatu behar direla
- Hizkuntza-sexistaren presentzia
inkoszientea dugu; imaginario kolektiboan emakumeak sartzeko ahalegina
egitea ezinbestekoa da.
- Espazio eta baliabideak
generoak bereizirik ditugu oraindik, ordezkatzea ezinbestekoa.
- Partaidetza desorekatua
gogoratu behar dugu: espazio publikoetan dauden emakumeak ikusgarri egitea
eta eredu gisa aurkeztea ezinbesteko ariketa.
- Neskei arreta gutxiago ematen
diegu, ez-ustean. Erne hartzeko hausnarketa dugu hau.
- Nesken ekarpenen balioak
mutilena baino gutxiagokoa da; begirada aldatzearen premia dugu.
- Itxarobideak ezberdinak dira
neska-mutilentzat. Irakasle eta helduok lantzeko erronka.
- Lanaren irudia genero-irudiari
hertsiki lotua dago. Iraultzen saiatu beharko gara.
- Etxeko ardura eta zaintzen
desoreka oraindik handia da. Eskolak landu beharreko eremua.
Eskolaren erronka
Aipatutako puntu horiek guztiak aintzakotzat hartzea,
errealitatearen gordina ulertu eta pausoka berrantolatu beharko baititu aurrez
eraikiak dituenak: curriculuma, hizkuntza ez-sexista, partaidetza kolektiboa,
espazioen hartze parekidea, ardura partekatua, emakumeen ekarpenen
ikusgarritasuna,...
- Hezkidetza begirada mantentzea
jendarteak inposatzen dituen estereotipoen eraginez jabetzea eta ikasleak
horiekiko kritikoak izaten trebatzea.
- Aukera askea sustatzeko bideak
sortzea
- Curriculumean horiek txertatzea
- Etapa guztietan orientazio
akademiko hezkidetzailea agerpena eta lanketa egotea
- Eredu aniztasuna eskaintzea,
eremu guztietan ez-estereotipatuak direnak ikusgarri egitea.*
- Eskola komunitatea osatzen
dutenen formazioa
Proposamenak
Etapa
guztietan ikasle bakoitzaren gaitasunak lantzeko, hobetzeko estrategiak
diseinatu behar ditu irakasleak. Horretarako irakasleen arteko koordinazioa oso
garrantzitsua da, baita familiarekin elkarreraginean egotea.
Eredu
ez-estereotipatuak unitate didaktiko orotan txertatu beharreko jarduera da.
Hezkidetza begirada txertatzen lagunduko duena: hizkuntza ez-sexista, pertsona
ez-estereotipatuak, lanbide ez-estereotipatuak, familia anitzak,...
Gure inguru
hurbilenean ez-estereotipatuak direnak identifikatu eta ikasgeletan beraien
bizipenak partekatzea ariketa oso aberatsa da.
Hona hemen
aste honetan nire lankide bati egindako elkarrizketa. Lehen hezkuntzako
irakaslea bera. Eta korrikalaria. Mendi eta asfaltoan. Konpetizio ugaritan
aritua eta sariak ere jaso dituena. Bere bizipenak partekatu ditu, elkarrizketa
atsegin honetan.
"Nire bikotea-kidea eta biok kirolariak ginen. Berak berarentzat
tartea hartzen zuen. eta niretzat hartzen nuenean ez zuen ulertzen. Eta ez
zizkidan nire lorpenak zoriontzen. Bikoteek gehienetan ez dute ulertzen
emakumeok gure denbora bat korrika asuntoan eman nahi izatea."
UXOA IRIGOYEN ODRIOZOLA. Korrikalaria eta irakaslea.
28 urte, Getaria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina