2016/02/05



Zer da identitatea?

Gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak eta arauak identitatearen eraikuntzan jasotzen dira. Prozesu konplexua da, alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak eta baita politikoak ere barneratzen baititu. Nork bere burua, txikitatik, sentitzeko duen modu pertsonala, garatze hori kontzeptualizatzeko eredu ezberdinak daude.
Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.
Adituek diote:
·         Erickson (1968) identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa, psikologikoa y soziala.
·         William James (1952) kontuan izan behar dela beste faktore bat ere bai: jarraikortasuna. Hau da, alderdi pertsonalaz eta sozialaz gain, denboran zehar, bizitzan zehar jarraipen-, prozesu-ideia izateak ere bere garrantzia duela.
·         Parsons (1968) ikuspegi soziologikoa eman zuen eta identitateak pertsonen ekintzei zentzua eta arau-orientazioa ematen dizkiela azpimarratu zuen. Identitatea, bere ustez, gizarte-sisteman partekatutako eta orokortutako balioen, arauen eta kode kulturalen barneraketarekiko lotura estuan sortzen da.

RAE (Real Academia Española) hiztegian bilatzen badugu “identitate” hitzaren esanahia hau da aurkitzen duguna:
Identidad
Del lat. tardío identĭtas, -ātis, y este der. del lat. idem 'el mismo', 'lo mismo'.
1. f. Cualidad de idéntico.
2. f. Conjunto de rasgos propios de un individuo o de una colectividad que los caracterizan frente a los demás.
3. f. Conciencia que una persona tiene de ser ella misma y distinta a las demás.
4. f. Hecho de ser alguien o algo el mismo que se supone o se busca.
5. f. Mat. Igualdad algebraica que se verifica siempre, cualquiera que sea el valor de sus variables.

Sexu-identitatea
“Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena. Kontzeptua Medikuntzaren arlotik dator, gizakiak berezitutako talde bitan sailkatzeko erabili baitu, genetikaren, gonaden, gorputzaren eta psikearen analisiaren bidez. Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna, sexu anbiguotasun handia daukatelako edo sexu bien ezaugarriak dauzkatelako”.

Genero-identitatea
“Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da. Mendebaldeko gizarteetan, pentsaera bitarrean oinarrituta egonda (eguna/gaua, ona/txarra, positiboa/negatiboa), gizateria bi talde handitan sailkatu nahi izan dugu: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz aurkakoak, izaeraren, portaeraren, itxura fisikoaren, bizitzaren aurreko jarreren, xedeen, eta sentitzeko moduen... arabera bereiziak. Kontzeptu artifiziala da, ordea, gizonezko oso maskulinoen eta emakumezko oso femeninoen artean askotariko nortasun sorta zabala dagoelako, genero identitate patriarkalak oinarrian dituen bi arketipo zurrunak baino askoz aberatsagoa, gizon eta emakume izateko moduak genero identitate patriarkal horrek ezarri arren.
Pentsaera bitar horrek naturalaren eta artifizialaren artean bereizi du, eta araua ezarri du, alegia, ‘normala’ dena. Beraz, arautik desbideratzen dena arraro, arrotz edo anormaltzat jotzen da. Gizarte patriarkalak jende diferentea baztertu eta zigortu du.
Genero identitatea norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari dagokio. Indarrean dauden maskulinitate- eta feminitate-kodeak zein arauak dira pertzepzio hori bideratzen dutenak. Une historiko ezberdinetan eta baita eremu geografiko desberdinetan aldatu daiteke. Horregatik esaten da eraikuntza soziokulturala dela.

Genero-adierazpena
Lucas Plateroren definizio hau interesgarria iruditu zait: “eremu sozial zehatz batean, genero-identitatearekiko adostasuna (edo adostasun-eza) erakusteko modu ezberdinak”. Bere ustez, “mendebaldean, sistema bitarrak mundua bi kategoriatan banatzen du: emakumeak eta gizonak. Hala ere, pertsona batzuk ez dira hauekin identifikatzen: gerta daiteke biekin identifikatzea edo ez bata ez bestearekin. Haustura hauek erreakzio negatiboak eragin ditzakete, transfobia besteak beste, erantzuteko modu honek identitatearekin baino gehiago, genero-rolekin eta estereotipoen zorrozkeriarekin zerikusia duen erantzuna.”

Genero-eskema: generoarekin lotutako arauak, jarraibideak edo estereotipo kulturalak.
Hauek gizarte bereko gainerako kideekin talde-identitatea edo identitate soziala osatzeko balio dute eta, ondorioz, genero-identitatea sortzen da. Gizarte hetero patriarkalean generoen artean dagoen harreman eta balio hierarkikoagatik, gizonek genero maskulino eta emakumeek femeninoen araberako identitatea garatzeak gizarte injustua mantentzea suposatzen du. Sistema heteropatriarkalean, hainbat teoria psikologiko legitimatu dira eta guztiek hezkuntzan eragin handia izan dute. Teoria horietan, sexu-generoa hartu izan da identitate pertsonala eratzeko oinarritzat.


Lucasek dioena lantzeko aipatu nahi dut hain ona den RAINBOW materiala (ikastetxe askotan lantzen ari dira era sistematikoan tutoretza planetan txeraturik, irakasleek prestakuntza egin eta gero)




LGBT terminoen glosarioa
Estereotipoen ikerketa
Helburu orokorrak
Filmen gai nagusiak

Identitatea prozesu irekia da eta etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da.
Identitateak anitzak dira eta horien kontzeptualizazioak anitza izan behar du. Testuan zenbait kontzeptuen glosarioa dago: transgenero, transexuala, trabesti, trans*, zisexual….

Ideia garrantzitsu bat aipatu nahi dut: genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera.
Adibidez, zis edo trans pertsonek izan dezakete adierazpen neutroa, maskulinoa, femeninoa edo nahasia janzkeran, jarreran... eta horrek zer ez du zerikusirik izan behar bere identitatearekin. Zenbait emakume zis maskulinoak dira, zenbait gizon zis femeninoak eta abar.





Heziberri 2020ko proiektutik jaso identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat eta bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena aipatu.



Heziberri 2020 proiektuaren Eredu Pedagogikoaren markoan, 49. orrian hau jasotzen da:

Aniztasuna eskola inklusiboan

Hezkuntza-jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, batetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotua; eta negatiboa, bestetik, bazterketa eta desberdintasun egoera ugariren kausa dena. Bi horietan, jakina, baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako. Gizarte-talde guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu.
Hezkuntza inklusiboan dihardutenek aurrean izaten dituzte beti ikasgeletako aniztasun-adierazpen ugarienak, baina modu bereizian betiere, aniztasunaren bi ifrentzuetako zein nagusitzen den. Izan ere, ikastetxeetakoa ez da gizartean bertan nagusi den aniztasunaren erreprodukzio bat baizik, eta, beraz, hari buruz ikastetxean entzuten diren iritzi eta usteek ere gizartea bera izan ohi dute eredutzat:
• Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
• Genero-aniztasuna. Gizarte konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.

Inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak.


Nire ustez aurrepenak handiak izan ditugu azken lau urteetan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin lanean ari garenetik
BERDINDU Zerbitzu publikoa ez zen ezagutzen ikastetxeetan eta lan handia egin dugu Zerbitzu honen ezagupena zabaltzeko.

Gurekin harremanetan egon direnetik eta eskoletako beharrak ezagutu dituztenetik zenbait aukera eraiki ditugu: Berdindu Eskolak irakasleekin prestakuntza egiten duen zerbitzuak, GUZTIOK taldeak eramaten duena, Berdindu Familiak, Familiekin lan egiten duen taldea ALDARTE da eta Berdindu pertsonak GEHITU taldeak eramaten duena. Gero ERRESPETUZ taldeak transexualen laguntza eta orientabideak ematen dituena.
LGTB talde gehiago dago komunitatean baina ez daude BERDINDU Zerbitzuan.
Orain dela oso denbora gutxi osatu da CHRYSALLIS EUSKADI, Estatu mailan urte bat eta erdi eratu den elkarte berria.

Eskoletan formakuntza izugarria egiten ari gara klaustroekin, ikasleekin eta orain pilotatu egiten ari gara familiekin.

Nik adibidez zenbait eskoletan jangelako langileekin ere egin dut.

DATOS DE LAS PERSONAS Y COLECTIVOS


COLECTIVO
ENTIDAD
DEPARTAMENTO


NOMBRE Y APELLIDOS

TFNO.

EMAIL

ALDARTE



Inmaculada Mujika

944237296



GUZTIOK

Nahia Rojo

649834038



ERRESPETUZ






Ares Piñeiro

Sarai Montes





675459317







GEHITU



Jesús Estomba

943468516





DIRECCIÓN DE POLÍTICA FAMILIAR Y COMUNITARIA
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
BERDINDU ZERBITZUA






ARARTEKO
Maria Luisa Agirretxe ml-aguirreche@ararteko.net
          Área de colectivos de atención pública
          Familias: Coordinadora
          Igualdad e integridad física de las mujeres
          Personas lesbianas, gays, bisexuales y transexuales

1 iruzkin:

  1. Zelako informazio eta baliabide intersgarria pila!! MIla esker!

    ErantzunEzabatu