IDENTITATEEN GARAPENA. GAKOAK.
Identitateak eraikuntza sozialak dira, komunitate
batekin lotzen gaituzte eta desberdintasun bat baietsiz eraikitzen dira. “Hainbat
elementu komun dituen giza talde bateko kide izatearen sentipena da, benetakoa
edo irudizkoa” (Vieytez, 2011) eta “sentipen horri esker bagara eta ulergarriak
gara guretzat eta besteentzat” (Coll- Planas, 2010).
Gaiari buruz laburpena
Aste honetako gaia ”Identitateen garapena. Gakoak” da.
Printzipioz, definitzeko zer den identitatea, ikuspuntu
desberdinak daude, besteak beste:
Identitatearen eraikuntza
jasotzen dira gizon edo emakume izatea zer den agintzen duten mezuak, arauak.
Prozesu hau oso konplexua da, alderdi biologikoak, sozialak, kulturalak,
psikologikoak eta baita ere politikoak barneratzen ditu eta.
Identitatea eraikuntza
pertsonala eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.
Ikuspegi psikologikoek
diote identitatearen garapena haurtzaron hasi, nerabezaroan
garrantzitsua bereziki, eta bizitzan zehar jarraitzen duen zeregina da.
Bi motako identitate bereizten dira:
- Genero-identitatea: Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da
- Sexu-identitatea: Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea
Generoa hitz egiterakoan genero adierazpenak aipatu behar
ditugu:
Gure jendarteak maskulinotzat hartzen du estereotipo jakin
bat, eta femeninotzat bestelako bat. Bitarte horretan denetik dugu: emakumezkoa
indartsuak, gizonezko lumadunak (gay izan edo ez izan)
Raquel (Lucas) Plateroren hitzetan genero adierazpena hau
da:
“eremu social zehatz batean, genero-identitatearekiko
adostasuna (edo adostasuna-eza) erakusteko modu ezberdinak”
Bestalde, askotan genero eta sexua baliokidetzat hartu eta
nahasten dira.
Aurrekoa kontuan izanda identitateak anitzak dira, eta horiekin,
hiztegi berria:
Zisgenero
|
Hirugarren generoa
|
Poligeneroa
|
Zisexual
|
Ageneroa
|
Pangeneroa
|
Transgenero
|
Intergeneroa/Intersexuala
|
Sasi-gizona
|
Transexuala
|
Androginoa
|
Sasi-emakumeak
|
Trabesti
|
Bigeneroa
|
Trans
|
Cuirgenero/queergenero
|
Genero jariakorra
|
Argi dago, genero-identiatea eta genero-adierazpena ez dela
gauza bera.
Genero-identitatearen garapena aztertzen bada, teoria asko
daude besteak beste:
- Psikodinamismoa
- Gizarte-ikaskuntza
- Kognitibotasun aktiboa
- Faktore anitzak
- Konplexutasuna
Identitatea, genero-identitatea zer den eta bere garapenen
inguruko teoria ezbedinak azpimarratzen dutena kontuan izanik, azpimarratu nahi
dugu horrek guztiak gizartearen eraikuntzarekin, gizarte-ereduarekin eta egiten
dugun hautuarekin zer ikusia duela.
Identitateen garapena ardatza hartuta, jendearen
eraldaketarako subjektu-kategoria da gakoa. Zer nolako jendartea nahi dugu?.
Pertsonak objetu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta
eraginkorrak osatutako jendartea?
Gaur egun, besteak beste, Teoria Querrek
genero-identitatea kolokan jartzen du, aldi berean “emakume” eta “gizon”
subjektu-kategoriak ere kolokan jartzen ditu, sistema bitarra gainditzeko
asmotan.
Identitateen garapena prozesu sortzailea da, eta
sortzailea den aldetik zalantzan jartzen ditu kultura-modu batzuk, tartean
eskolarenak. Identitateen garapenean askatasunaren alde apustu egitea ez da
soilik tolerantzia eta identitate anitzen inguruan dauden sinesmen faltsuak
desegitea eta zapalkuntza-jarreren kontra jotzea, horren instituzionalizazioa haustea
ere bada. Apustu politikoa da.
Gaiari buruzko balorazio
pertsonala
Erraza ematen du, baina nahiko gai zaila da, batez ere gaur
egunean, gauza guztiak sailkatzen ditugulako. Gauza bat da edo beltza edo zuria, tartean ez dago ezer.
Non daude grisak?. Eremu honetan desagertuta daude eta
zerbait agertzekotan, orduan eztabaida sortzen da.
Beraz,
gizakiak sailkatzeko bide asko daude, baina ez dugu ahaztu behar, gizakiekin lotuta dagoela identitatea.
Horrez gain, genero hitz egiten denean,gaur egunean nahaste handia dago.
Genero-identitatea, esterotipo eta rolei lotutako eraikuntza
sozial eta kultural bat delako.
Hemen
ere bi talde maskulinoa edo femeninoa eta tartean??????.
“Nork
erabakitzea zer izan nahi duen.”
Nork
ipintzen du mugak generoak bereizteko?
Argi
dago identitatearen garapena askea izan behar dela, mugarik gabe, bakoitzak
erabaki behar du zer izan nahi duen. Bakoitzaren izaera, errealitatea errespetatu behar da, ezer inposatu gabe eta
Horrez
gain norbere eta besteen errealitatea eraldatzeko bideak jorratu.
“Gizarte-egitura aldatzeko,
genero-sistemarekin apurtuz, lagungarria da
feminista batzuek egiten dituzten ekarpenak eta ikuspuntuak. Generoa ez da “
garena” (kulturak finkatutako identitatea aldaezinak, maskulinoak edo
femeninoak), batez ere “egiten duguna” da(Stolcke, 2003),
gizarte-praktika sozialak, zein banakakoak, gorputz-dimentsioa oinarria izanik
(Connell, 1995; Esteban, 2004). Generoa, zentzu horretan, “egoteko modu bat
da eta ez “izateko” modu bat. Ikuspuntu horrek laguntzen du esperientziari
kutsu esentzialista kentzen. Generoa ulertzeko modu hau ere
sexu-orientazioarentzako aplikagarria da, hau da, identitate egonkorra izan
beharrean, hautua izan beharrean, bizitzan egoteko modua da”.
Heziberri 2020ko proiektutik jaso
identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat eta bere garapena
bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena aipatu.
Hona hemen zientziarako konpetentzia eta identitateen
garapenaren inguruan isladatzen duen esaldiak:
Zientziarako konpetentzian. (236/2015 Dekretua ):
Jakintza eta metodologia zientifikoa modu
koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak
interpretatzeko, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak
erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia
zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta egoera
guztietan erabakiak arduraz hartzeko.
Konpetetziaren garapena bermatzeko irizpideak:
• Lantzen den
jakintza genero-estereoptipoak apurtzeko diseinatuta dago edo kanpoan daude?.
• Lantzen den
jakintzak genero-identitatea kontuan hartzen du?
• Lantzen den
metodologia zientifikoak genero-identitatea kontuan hartzen du?
• Bizitzako alor
eta egoeretan identitate-aniztasuna islatuta daude edo kontuan hartze da?
• Testuinguruek
identitate-aniztasuna islatzen eta sustatzen dituzte
Horrez gain, dekretu berrian, aipatzen da:
Eskolako bizikidetza egokia izango bada, hezi beharra
dago bake positiboan, giza eskubi- deetan, justizian, elkartasunean eta
inklusioan. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak
sustatuko ditu –bakearen kulturari eta genero-indarkeriaren prebentzioari
buruzkoak–, kulturen, generoen, eta sexu-orientazioaren aniztasuna eta gizonen
eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, elkarrizketa, garapen emozionala,
gatazkak modu baketsuan kon- pontzeko estrategiak, eta hezkuntza-komunitateko
kide guztien eskubideak eta betebeharrak.
Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen
inguruan emandako aurrerapenak. Hori egiteko, ze sinesmen faltsu desegin behar
izan dira? Ondorioak.
Azken bolada honetan ematen du genero-identitatearekin
lotutako gaiak superatuta daudela baina oraindik topa ditzakegu hurrengo
berriak:
“Emakume kirolari baten gorputzeko mus- kulo landuak
ikusten dizkigutenean, ‘mas- kulinizatu’ egin garela pentsatzen dute askok”
(Naroa Agirre, pertika-jauzian Espainiako recordwoman)
“Maila handiko kirolari emakume askok lehiatzeko makilatu
egiten dira, maskulino- ak deitzeko beldurra baitute” (Matilde Fon- techa,
Filosofian eta Heziketa Zientzietan doktoreduna)
Hona hemen genero-identitatea lantzeko materiala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina