IDENTITATEARI BURUZ HAUSNARTZEN
- Gaiari buruzko laburpena:
Aste honetan “identitatearen garapena”ri buruz egon gara lanean. Kontzpetua definitzeko modu desberdinak izan arren, nik esango nuke identitatea dela pertsona bakoitza izateko, sentitzeko eta pentsatzeko modua; zerbait garatzen dugula bizitzan zehar.
Baldintza biologikoan oinarritzen dena “sexu-identitatea” da. Gizarteak era testuinguruak baldintzatzen duena, ordez, “genero-identitatea” da. Hala eta guztiz ere, kontzeptu hauek ulertzea ez da batere erreza, gure kulturan garatu den eredua genero-sisteman oinarritu delako, hau da, genero estereotipo honetan: emakumea eta femeninoa, gizona eta maskulinoa. Argi dagoena da genero-identitatea eta genero-adierzpena gauza desberdinak direla.
Identitatea, orduan, eraintzuntza pertsonala eta banakakoa zein eraikuntza soziala da eta nork bere buruaz dituen sinesmenak, kontzeptuak, pentsamenduak, eta abar kontutan hartuta sortzen eta garatzen da. Orduan pertsona bakoitzari, gizon, emakume edo bestelakorik, dagokio izatea nahi duen bezala erakustea.
- Balorazio pertsonala:
Nik uste dut maskulinitate eta feminitate inguruan dauden estereotipoak, kodeak, arauak, gainditu behar dira identitate asko direlako: zisgenero, transgenero, transexuala..
Egunero ohikoagoa da eta gero eta gehiago dira bere identitate sexuala aldatzen duten pertsonetako gure ingurunean gertatzen diren kasuak. Baina, prozesua oso luzea, mingarri, eta zailtasunez beteta da. Gizartea gero eta ulerberago eta toleranteagoa da baina oraindik ibiltzeko bide luzea dago pertsona horiek gutxiago posiblea sufri dezatela.
- Heziberri 2020ko proiektutik jaso identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat eta bere garapena bermatzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena aipatu.
“….Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan — diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan —, arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira.”
Eskolan ikasle guztien eskubideak errespetatu behar dira, inor es diskrimizatzeko bere generoagatik, orientazio afektibo-sexualarengatik, iritziarengatik edo beste ezaugarri pertsonalengatik. Eskola inklusiboan gaudenez, egiten ditugun ekintza eta jarduera guztietan aniztasuna errespetatu eta defendatu behar dugu.
- Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak.
Gure hurbilean eskola asko eskatu digute informazioa berritzeguneko aholkulariei homofobia, lesofobia, LGTBQ-fobia
prebenitzeko. Gure Hezkidetza mintegian saio batzuetan eduki ditugu gaia aztertzeko eta BERDINDUkoekin zuzenean tailerrak egin ditugu. Oso balorazio ona izan dituzte saio hauek haur eta gazteen eskubideak bermatu ahal izateko eta ikastetxeetako irakasleek gai hauei ikasgelan ekiteko hasierako formakuntza izan dezatela.
BERDINDU:
Gure mintegian erabili ditugun material batzuen artean hauek oso interesgarriak iruditzen zaizkit:
RAINBOW PROIECT:
"NI EZ NAIZ NESKA, NI MUTILA NAIZ"
Marijosesoto#hausnarketa#identitateak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina