2016/04/15

ETA NIK, TXORIA NUEN MAITE



Lehen etapak hogeitabi aste iraun eta atzo hasi ginela dirudi. Intentsitate oso handiko hilabeteak, hainbatetan mingaina galtzen garaiz heltzeko, bestetan penaz gaia amaitu eta hurrengora pasa behar ginelako. 

Edozein ibilbidetan bezala, harriak topatu ditut bidean, gehienetan denbora faltarekin lotuta; lagun berriak ezagutu ditut eta nire egunerokotasuna aberasteko aukera izan dut beraien ekarpenei esker; ekaitzak astindu du hainbatetan nire bizitza, eta beste batzuetan, berriz, eguraldi ederrak laztandu du nire larrua. Ingurunea behatu eta aztertzeko begirada zabaldu zait. Harrigarria da zein indartsu sentitzen naizen, berriro, hezkuntza hezkidetzailean errotutako ekimenak proposatu eta aurrera eramateko; harrigarria, baita ere, burmuinean eta bihotzean jaso dudan energia, astetik astera ahalmen gehiago hartzen joan den energia.



Ahalduntze, emakumeok eta iraultza hitzekin osatuko nuke ikastaroan sortutako hirukotea. Bost dira aukeratu ditudan kantak, boskotearen irudikapena osatuz. Txoria Txori lehenbizi, ikastaroaren bukaeran kate pila puskatu direla sentitzen dudalako, patriarkatuak emakumeei hautsi edo lotu dizkigun hegoak sendatzen eta askatzen doazela sentitzen dudalako eta sinistu nahi dudalako ondorengo belaunaldietako emakumeek hegan libre, mugarik gabe, egin ahal izango dutela. Hemen dator bigarren kanta, Amaral eta Alerta, “porque yo decido cuando salto y con quien me tiro”, nora joan, norekin, eta zein momentutan gelditu. Hirugarrena, Bebe Ella kantarekin, aldarrikapen feminista alaia, bizia, indartsua, itxaropentsua, konplizea.


 


Beste biak, gizonezkoen ahotan maskulinitate berriekin elkarbizitza hezkidetzaileari ate inportante bat zabaltzen zaiola iruditzen zaidalako. 



Hezkidetzarekin aurrera jarraitzeko, berdin dio zein momentuan dagoen bakoitza, nik uste dut irakurri egin behar dugula, formatu, ezagutu, eztabaidatu, berreskuratu, etengabeko lanketa pertsonal eta profesionalari eutsi benetako eta ondo errotutako aldaketa izan daitezen lortzen ditugun garaipenak. Eta elkarrekin joan, lankidetzan, umorez eta alai hobe haserre edo galtzaile bezala baino.

Zuei, denoi, MILA ESKER. Plazer bat izan da bidea zuekin konpartitzea. Konpromisoa hartu dugunez bihar edo etzi topo egingo dugu edozein lekutan. Eta gertu zein urrun, antzeko asmotan ari garela jakingo dugu, amets berdinaren atzetik gabiltzala dakigulako.

Besarkada handi batekin uzten dizuet, gero arte esanez, bideo hau:
ESKELETOAK BAKARRIK IKUSTEN DITUGUNEAN

 

.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina