2016/04/15

ZORIONAK ETA ESKERRAK

Eta gaur gure ikastaroaren azken eguna!!!
 
ZORIONAK eta ESKERRAK eman nahi dizkiegu “ Hezkidetzan esku hartzen” ikastaro ITZEL, ERAKARGARRI, ZORAGARRI, SAKON eta MAMITSU hau antolatu eta gidatu duten Make, Marisa, Bea eta Mentxu irakasle maitagarriei. Zeuek bai XXI.mendeko Hezkidetzako Maitagarriak!!!!!

ZORIONAK eta ESKERRAK ere eman nahi dizkiegu ikastaroan zehar gurekin batera aritu diren taldekide jakintsu eta  gogotsu guztiei, eurengandik ikasitakoa asko izan baita.
 
Denbora aldetik estu eta larri ibili gara jarduerak garaiz amaitzeko, baina hezkidetzan esku hartzen ikasten eta desikasten gozatu eta sentitu dugunari esker aurrera jarraitzeko beharrezko energia eta kemena lortu dugu.
Plazer handia izan da bizi izandakoa on-lineko esperientzia berri eta  aberasgarri honetan. Hezkidetzari esker orain trebeagoak gara teknologia berriak erabiltzen, sareetan lehenego urratsak eman ditugu eta hauetan aritzeak duen garrantziaz jabetu gara, geure buruaren ezagutza hobetu eta nola ez pertsona "apur bat jakintsuagoak" sentitzen gara.

Ikastaro hau gomendatzen diogu pertsona guzti guztiei, eta bereziki irakaskuntzan aritzen (edo arituko) direnei. 
Jendarte hobea, askeago eta zoriontsuago lortzeko bide bakarra HEZKIDETZA da eta!!!



Gure ikastetxean 2015eko Azaroak 25an, atsedenaldian egindako ekitaldiaren bideoa


2016ko Martxoak 8an denon artean abestutako bertsoak








ADIORIK EZ HURREN ARTE BAIZIK!!!

SAREETATIK IBILIKO GARA!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina