2016/10/10

NIRE AURKEZPENA Maite Elorza Alberdi




Gabon guztioi!! Ni Maite Elorza naiz, ekainean haur hezkuntzako gradua amaitu berri duen bergararra. Gradua amaitu bai, baina oraindik iturri zein esperientzia ezberdinetatik elikatuz, pertsona moduan hazteko prest dagoena!

 Bada nolatan ni hemen? Hezitzaileoi dagokigulako hein handi batean, etorkizunean gizartea aurrera eramango duten kideak heztea. Azken urteotan, hezkuntza ez fomalean aritu naiz; orain esaterako, 8 -12 urte bitarteko haurrekin nabil asteburuetako aisialdian lanean. Beraz neu ere eredu naiz, eta beraiengan aztarna morea utzi nahi dut, edo ahalegindu behintzat. 

Ibilbideari ekiteko begiak unibertsitatean ireki zitzaizkidala esan dezaket. Bertan, gizarte patriarkalaz jardun genuen, botere harremanez. Amelia Barquinekin ere feminismoa landu genuen; sozializazioa, publizitatea, jostailuak, sexu harremanak … Arte munduan ere murgildu ginen. Eta nola ez, herri mailako ekimenek ere eragina izan dute nigan. Orain dela gutxi sortu da esaterako, herriko talde feminista: Martxanterak Martxan.

Beraz, feminismoarena martxan dagoen mugimendua dela argi dago, eta nik bere parte izan nahi dut. Nire aletxoa utzi nahi dut, tantaz tanta itsasoak sortzen diren bezalaxe. 


 Jarraian hona hemen, nire pertsona definitzen duten zenbait hitz. Hitzak oinatzetan bildu ditut, seguru nagoelako ikastaro honek nigan ere aztarna utziko duelako,  ETA NIK ERE UTZI NAHI DUDALAKO!




Animalia bat izatekotan, txoria izatea gustatuko litzaidake. Abestea gustuko dudalako eta hegan egitea; nahiz eta, altuerak beldur pixka bat ematea. Baina ez dakit, txorien hegaldia beti lotu izan dut askatasunarekin. Eta libertatea maite dut. 


 
Kolore bat hautatzeko esanez gero, ilunabar kolorea hautatuko nuke: urdin, hori,   laranja … nahasketa ederra. Neure burua ere, ezin baitut kolore bakarrarekin definitu.

.
Azkenik, musikari dagokionez, ezin nezake bakarra hautatu. Kantu asko daude nire bizitzako une ezberdinetan zeresan handia izan dutenak. Baina bat aukeratzekotan eta  gaurko egunez, Macacoren “Marea de gente” abestia da. Ea gustuko duzuen.   

“Gota sobre gota somos olas que hacen mares”.


“Somos una marea de gente todos diferentes remando al mismo compas”.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina