Gabon guztioi!! Ni Maite Elorza naiz, ekainean haur hezkuntzako gradua
amaitu berri duen bergararra. Gradua amaitu bai, baina oraindik iturri zein
esperientzia ezberdinetatik elikatuz, pertsona moduan hazteko prest dagoena!
Bada
nolatan ni hemen? Hezitzaileoi dagokigulako hein handi batean, etorkizunean
gizartea aurrera eramango duten kideak heztea. Azken urteotan, hezkuntza ez
fomalean aritu naiz; orain esaterako, 8 -12 urte bitarteko haurrekin nabil
asteburuetako aisialdian lanean. Beraz neu ere eredu naiz, eta beraiengan
aztarna morea utzi nahi dut, edo ahalegindu behintzat.
Ibilbideari ekiteko begiak unibertsitatean ireki zitzaizkidala esan
dezaket. Bertan, gizarte patriarkalaz jardun genuen, botere harremanez. Amelia
Barquinekin ere feminismoa landu genuen; sozializazioa, publizitatea,
jostailuak, sexu harremanak … Arte munduan ere murgildu ginen. Eta nola ez,
herri mailako ekimenek ere eragina izan dute nigan. Orain dela gutxi sortu da
esaterako, herriko talde feminista: Martxanterak Martxan.
Beraz, feminismoarena martxan dagoen mugimendua dela argi dago, eta nik
bere parte izan nahi dut. Nire aletxoa utzi nahi dut, tantaz tanta itsasoak
sortzen diren bezalaxe.
Jarraian hona hemen, nire pertsona definitzen duten zenbait hitz. Hitzak
oinatzetan bildu ditut, seguru nagoelako ikastaro honek nigan ere aztarna
utziko duelako, ETA NIK ERE UTZI NAHI
DUDALAKO!
Animalia bat izatekotan, txoria
izatea gustatuko litzaidake. Abestea gustuko dudalako eta hegan egitea; nahiz
eta, altuerak beldur pixka bat ematea. Baina ez dakit, txorien hegaldia beti
lotu izan dut askatasunarekin. Eta libertatea maite dut.
Kolore bat hautatzeko esanez gero, ilunabar kolorea hautatuko nuke: urdin, hori, laranja … nahasketa ederra. Neure burua ere, ezin baitut kolore bakarrarekin definitu.
.
Azkenik, musikari dagokionez, ezin nezake bakarra hautatu. Kantu asko daude
nire bizitzako une ezberdinetan zeresan handia izan dutenak. Baina bat aukeratzekotan
eta gaurko egunez, Macacoren “Marea de
gente” abestia da. Ea gustuko duzuen.
“Gota sobre gota somos olas que
hacen mares”.
“Somos una marea de gente todos
diferentes remando al mismo compas”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina