Kaixo taldekide
guztioi!!! Aste guztia daramat buruari bueltaka nire aurkezpena nola egin! Alde
batetik, zuei ni nor eta nolakoa naizen plazaratu nahi dizuet. Beste aldetik, ordea,
sarean nire inguruko daturik ez dut nahi jarri. Beraz, bion arteko oreka bilatzen
saiatu naiz.
Ni ere Maite
nauzue. Bizkaia aldeko auzune txiki batean aurkitzen den baserri batekoa. Ni
hiru ahizpatatik gazteena naiz. Baina nire aitak ez zuen espero hiru alaba izatea
eta medikuek ere ez zuten espero ni emea izatea. Gauzak horrela, ni amaren
sabelean nengoen bitartean Xabier nintzen. Jaiotzean, ordea, alua nuela
ikustean izena aldatu eta Maite deitu zidaten. Gerora, hainbat alditan entzun
dut: “mutila izan beharreko neska”. Eta ni beti esaldi honen atzean dagoen
mamia aztertuz eta hausnartuz.
Ni nor nintzen
eta nor ez nintzen hausnartzeari unibertsitate garaian ekin nion. Honen eta
ahizpetako baten heriotzaren ondorioz, bizitzan zehar zabaldutako hainbat bide
itxi eta bide berriei ekin nien. Hartutako bide berri hauen artean, besteak beste
hauek daude: AMA izatea eta BETAURREKO MOREAK jartzea.
Hori dela eta,
azken urteetan hezkidetzaren inguruan etengabe irakurtzen, ikertzen,
hausnartzen… nabil. Egunero gauza berriekin jabetuz eta aniztasunari bideak
etengabe irekiz.
Izan ere, etengabe
norberak bizitakotik eta besteengandik ikasteko prest dagoen pertsona naiz. Honez gain, alaia, irekia (sarean ez),
berbatia, aktiboa, irribarretsua eta oso urduria naiz.
Nire zaletasunen
artean, baserria, natura, erromeria (panderoa eta trikitixa) eta herri kirolak
aurkitzen dira. Eta ikasturte honetan zehar zuen sarrerak irakurtzea eta sarean
sortzen gabiltzan hezkidetzarako espazio honetan murgiltzea ere, espero dut zaletasun
bihurtzea.
Besarkada more erraldoi bat guztioi!! Gozatu ezazue HUNTZA taldearen HARRO GAUDE kantuarekin:
Besarkada more erraldoi bat guztioi!! Gozatu ezazue HUNTZA taldearen HARRO GAUDE kantuarekin:
Maite A. S.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina