2016/10/12

Noiztik ni Sare Sozialetan?



Hemen nago, bai, orain arte erakargarriak ez zaizkidan egin sareetan “jausten”. Nork esango zidan 2016. urte hasieran!   

 
Unibertsitateko ikasketak hasi nituenean zabaldu nuen Facebook-eko kontu bat, baina hor dago erabat abandonatuta, zabaldu eta berehala baztertu nuelako, ez niolako interes handirik ikusten. Are gehiago, aspertu egin nintzen sare honetan hasi bezain laster. Gero lagun batzuk Instagram gora eta Instagram behera hasi zirenean, berriro piztu zitzaidan sareei buruzko kuriositatea, baina Facebook-in gertatu zitzaidan bezala, berehala aspertu nintzen honekin ere.


2016ko udaran, matrikula egin ondoren, Ikastaro honek bultzatuta eraman dut aurrera nire hirugarren hurbilketa, Twitterren ere arituz. Eta orain beste ikuspegi batetik hausnartzen hasi naiz, lokalizatu ditut toki batzuk interen handikoak izan daitezkeenak, eta nik uste nuena baino balio gehiago izan dezatela pentsatzen hasi naiz. Ziberaktibismoa, adibidez, kontzeptu berria niretzat, ikuspuntu interesgarria iruditu zait: sare sozialak eztabaidak zabaltzeko, informazioa partekatzeko, elkartzen gaituzten ideien inguruko proposamenak bateratzeko eta abar, agian abar luze bat.

Hala ere, oraingoz pauso motelak ematen ari naiz, patxadaz hartu nahi dut gaia, poliki, nire burua piszinara bota gabe. Beste aldetik, aurrean tokatu zaidan egoera honi etekina ere atera nahi nioke, agian hasieran pentsatzen nuena baino askoz gehiago ikasi dezaket sare sozialetan murgilduz.
Ikusiko dugu ze inpresioarekin gelditzen naizen ikastaroa bukatu ondoren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina