NIRE
AURKEZPENA
Ez zait erraza egiten nire aurkezpena egitea, eta are
gutxiago idatziz eta horrelako toki batean. Nork irakurriko ote du? Nola
ikusiko dute? Gutako askok ditugun beldur edo kezkak izango direla suposatzen
dut. Orain arte ez dut
horrelako talde birtualean inoiz parte hartu. Eta egia esan beldurra edo…
halako bertigo bat ematen du.
Nonbaitetik
hastearren… Garazi dut izena
eta 9 urteko neskatila baten ama naiz. Ez nago hemen baina ez ama
bezala, ezta gehienak zareten irakasle moduan ere. Zegaitik nago bada hemen?
Bere garaian psikologiako ikasketak egin nituen, eta langabezian daramat
denborada luzetxoa… Eta ikasteko gogoa edo beharra neukan. Neure buruarentzat
eta zergaittik ez, baitta etorkizunean arlo honetan lan egiteko aukera
zabaltzeko ere. Eta gai hau oso erakargarria iruditzen zait.
Hezkidetzarekin
izan dudan harremana egunero guztioi bizitzea tokatzen zaizkigun egoerak izan
dira. Bai nire alabaren ikastetxeko textu liburuekin, parkean, lagunekin… eta
bizitzako bestelako momento askotan. Jendartearen ber-ikaskuntza, ber-hezkuntza
dela oinarria iruditzen zait. Eta hor
jarri dut nik ikastaro honen helburua. Berezko hezkuntza
formal zein ez-formalaz gain gazte zein helduekin egin behar den lanean. Gakoa baina hor dago… Nola egin? Kolorez jantzi dezagun mundua.
Ni kolore bat
banintz, egunaren arabera kolore bat edo beste izan naitekeela esango nuke;
umorearen, indarraren, desioaren… arabera.
Eta animalia… Arranoa. Txiki txikitatik
liluratu nau arranoaren hegaldiak. ASKATASUNA. Bere sentzu guztietan. Askatasun
sentsazioa sortarazten dit animalia
honen hegaldiak.
Hasitako bide
honetan, zuekin batera askatasun hori eraikiko dugulakoan…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina