Sare sozialen mundua berria da
niretzat. Duela gutxirarte facebook, twitter, instagram eta halakoen berri izan
arren, nere burua hauetako batetan kokatzeko beharrik ez dut ikusi. Orain arte, horrelako tresnek ezjakintasunak sortzen dituen zalantzak eta beldurrak izan
dira hauetan parte ez hartzearen arrazoi. Preziatuak dira oraindik niretzat
aurrez aurreko harremanak. Zentzu honetan, harreman hauen desnaturalizazioa
ikusi izan dut hauen atzean. Baina hau horrela izanda ere, eta nahiz eta hauen
erabiltzaile aktiboa ez izan, beraiekiko ezagutzan sakontzea ezinbestekoa
iruditu zait azken garaietan.
Guraso, hezitzaile naizen heinean, garrantzitsua iruditzen zait sare
sozialak zer diren, zergatik erabiltzen diren eta batez ere erabilpenaren egokitasunaren
inguruko ezagutzan sakontzea. Hezitzaileon ardura da, gai honetan, beste askoren
artean, transmisio lan zuzena eta zehatza egitea. Hortaz, beharrezkoa sare
sozialen erabilgarritasun zuzena zein den jakitea.
Tresna hauen erabiltzaile berria naiz beraz eta argi daukat
oraingoz, nere beharren arabera diseinatu eta antolatu dezakedala sare
sozialetan dudan partehartzea. Baliagarri eta gustoko zaidan informazioa
bilatzen dut bertan eta poliki poliki ezagutza partekatu eta hainbat gaiekiko
dudan iritzia aberastea dira nere asmoak.
Ikastaro honetan, sare sozialak, informazioa elkartrukatzeko eta ezagutza konpartitzeko kanala direla ikusita, orain arteko nere ikasketa ohiturak errotik aldatzen ditu eta guzti honek sekulako erronka suposatzen du niretzat. Hala ere, urduritasunak alde batera utzi eta suposatzen duen erronka horri aurre egingo diot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina