Sare
sozialak erabiltzeko orduan ez naiz batere iaioa. X belaunaldikoa
naiz eta, bideoan agertu den moduan, 60koek sare sozialekin dugun
harremana ez da batere estua. Egin ditudan hainbat ikastarotan, Moodle
erabili izan dut, beraz plataforma hori ezaguna da niretzat. Blogak
direla-eta, trebatu beharra dut, ikastaroaren erakuslehio ofiziala
baitago Blog Nagusian eta ekarpenak egiteko ere beste blog bat
erabili beharko baitut. Beraz, nire erronka nagusia blogen erabileran
trebatzea izango da. Twiterra eta Facebooka ez ditut erabiliko,
besteak beste, denborarik ez dudalako.
Sare
sozialak eta hezkuntzaren inguruan, Maite GoƱik esandakoekin ados
nago. Bere hitzetan, giza sareek asko dute hezkuntzari eskaintzeko.
Aparteko tresnak dira komunikaziorako (edukia eta jakintza denon
eskura ipintzen laguntzen dute), komunitateak sortzeko (komunitate
bateko kide izatearen sentimendua areagotzen dute) eta kooperaziorako
(ikasleei eta irakasleei gune partekatua eskaintzen diete elkarrekin
lan egiteko). Horrez gain, sare horiek koordinazioa eta talde-lana
erraztu eta konpetentzia digitala garatzen laguntzen dute. Egia esan,
ikastolan aurrerapauso dezente ematen ari gara arlo horretan, batzuek
besteak baino gehiago; nik oraindik asko dut ikasteko.
Sare
sozialen onurak ez ezik, ondorio kaltegarriak ere nabariak dira:
neska askok jasaten dituzten sexu-jazarpenak, aniztasunarekin bat ez
datozen eredu sexisten irudikapenak, sare sozialetik deskonektatzeko
arazoak, ikasleen kontzentrazioaren galera, datuen babesa... Gure
gizarteak asko du ikasteko gai horren inguruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina