2016/10/31

Sareei buruz hausnartzen

Sare sozialak erabiltzeko orduan ez naiz batere iaioa. X belaunaldikoa naiz eta, bideoan agertu den moduan, 60koek sare sozialekin dugun harremana ez da batere estua. Egin ditudan hainbat ikastarotan, Moodle erabili izan dut, beraz plataforma hori ezaguna da niretzat. Blogak direla-eta, trebatu beharra dut, ikastaroaren erakuslehio ofiziala baitago Blog Nagusian eta ekarpenak egiteko ere beste blog bat erabili beharko baitut. Beraz, nire erronka nagusia blogen erabileran trebatzea izango da. Twiterra eta Facebooka ez ditut erabiliko, besteak beste, denborarik ez dudalako.
Sare sozialak eta hezkuntzaren inguruan, Maite Goñik esandakoekin ados nago. Bere hitzetan, giza sareek asko dute hezkuntzari eskaintzeko. Aparteko tresnak dira komunikaziorako (edukia eta jakintza denon eskura ipintzen laguntzen dute), komunitateak sortzeko (komunitate bateko kide izatearen sentimendua areagotzen dute) eta kooperaziorako (ikasleei eta irakasleei gune partekatua eskaintzen diete elkarrekin lan egiteko). Horrez gain, sare horiek koordinazioa eta talde-lana erraztu eta konpetentzia digitala garatzen laguntzen dute. Egia esan, ikastolan aurrerapauso dezente ematen ari gara arlo horretan, batzuek besteak baino gehiago; nik oraindik asko dut ikasteko.


Sare sozialen onurak ez ezik, ondorio kaltegarriak ere nabariak dira: neska askok jasaten dituzten sexu-jazarpenak, aniztasunarekin bat ez datozen eredu sexisten irudikapenak, sare sozialetik deskonektatzeko arazoak, ikasleen kontzentrazioaren galera, datuen babesa... Gure gizarteak asko du ikasteko gai horren inguruan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina