2016/10/31

Hezkidetzari buruz hausnartzen

Inkesta:

Inguruko 6 pertsonari hezkidetzaren inguruan galdetu diet, eta guztientzat ezaguna izan da kontzeptua: guztiek argi dute, hezkuntzarekin zerikusia duela, generoen berdintasuna lantzen duela edo horretan oinarritzen dela, neska eta mutilen artean hezkuntzan parekidetasuna bermatzea helburu duela eta berdintasunean hezteko modu bat dela, genero, rol eta estereotiporik gabe.

Definizio luzeagoak emanda, galdegindako pertsona batek dio, kidetasunean oinarritzen den hezkuntza eredu bat dela, pertsonaren baloreetan nolabait esateko, sistema heteropatriarkalak inposatu dizkigun genero ereduetatik haratago. Hezkidetzak heteropatriarkala izango ez den gune bat sortzeko balio duela dio, berdintasunean oinarrituta, sistemak ezarritako neska edo mutil rolak deseraikiz.

Beste batek azaltzen du terminoa ezaguna egiten zaiola baina ez duela bere horretan lantzeko aukerarik izan. Hezkuntza formalean aplikatzen dela badakiela eta geroz eta jende gehiago dabilela hezkidetzaren inguruan formatzen (hezkuntza formal zein ez- formalean). Pertsonak hezteko modu bezala definituko luke, esleitutako genero maskulino eta femeninoetatik kanpo hezteko modua, irizpide sexistetan erori gabe. Horrela estereotipoak hautsi eta eredu berriak sortzeko aukera egongo litzatekeela dio.

Akrostikoa:

nnnnnnHezkuntza
nnnnnnEredua
EraikuntZa
nnnnnnKidetasuna
nnnnnnInklusibitatea
nnniBerDintasuna
nnnnniiErronka
nniIdenTitate
nnniAniZtasuna
nnnnniiAukera

Iazko ekarpen bat:

Iazko ekarpenak irakurriz, asko gustatu zait Edurneren ekarpena. Oso azalpen argia iruditu zait eta uste dut, inolako azalpenik jaso gabe hasieran bete duen taula ilusita, gauza asko ulertu daitezkeela labur labur: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/10/hezkidetza-gizakien-eginkizuna.html

Hezkidetza lantzeko 5 arrazoi garrantzitsu:

- Pertsona askeak hezi behar ditugulako, inposatutako rol edo estereotiporik gabe, heteropatriarkala ez den gune bat sortuz.
Berdintasuna lortzeko oinarria delako, txikitatik kidetasunean heziz, gerora izango dena desberdina izango baita.
- Benetan inklusiboa izango den hezkuntza eredu batera bidea ireki behar delako.
Sexu- genero sistemarekin bukatu behar delako, emakume- gizon sistema binarioarekin bukatzeko.
Botere- harremanekin apurtu behar delako, bai eskolan, lanean etxean… jendarte justuago batean bizi nahi badugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina