2016/10/31
Sexu eta generoataz hausnartzen
Kaixo denoi!!
Hasteko hontako sexu/genero gaia ezaguna da, eta lehenagotik ezagutzen nuen arren, beste hausnarketa eta pauso batzuk aurrera egiteko balio izan dit.
Irudi hau sortu dut niri prozesu honek erakutsi didana islatzeko. Azken batean, egia da sistema hor dagoela eta botereak egiten duela gure estereotipoak areagotzea, horrexegatik, norberak dituen jarrerak izango dute garrantzia. Hau da, egoera zein den ezagututa, garen hori zergatik garen pentsatu behar dugu eta bertatik, gure mugak gainditu eta dagozkigun estereotipoak hautsi.
Haurrekin egingo nukeen dinamika bat asmakizun hau litzateke, horrelako asmkaizun batetik gauza asko atera ditzakegulako.
“Aita-semeak motorrez doaz. Istripua izaten dute eta aita bertan hiltzen da. Semea larri zaurituta geratzen da. Anbulantzia batek ospitale hurbilenera eramaten du eta han denak hasten dira zirujauaren bila. Zirujauak oihu egiten du gaztea ikustean: “Ezin diot ebakuntzarik egin, nire semea da!”.
Asmakizun honekin, ea zirujauaren irudiaren atzean emakume bat zergatik ikusten ez dugun hausnartzen hasi gaitezke, genero rolen inguruko hasunarketa eginez. Ariketa honekin hasi, eta ondoren errealitatea aztertzera jo dezakegu, komunikabideak, testu liburuak,norberaren etxeko egoera, jostailuak...
Zer esan asko ematen duen gaia da eta zoritxarrez, adibideak edonon topa ditzakegu.
Erronkei dagokionez, uste dut irakasleon aldetik erronka handiena estereotipo hauek zein errotuak ditugun ikustea dela, eta gure jarreran, hizkuntzan... zein eredu erabili behar ditugun hasunartu beharko genuke, erreproduzitzen den zerbait ez izateko, eredu berriak emateko eta kontzienteki arlo honetan lan egiteko.
Haurren hezkuntzarekin harremanean, material didaktikoetatik hasita, eta hauen egokitzapen bat egitetik, gurasoekin elkarlanean lan egiterainoko erronkak ditugula iruditzen zait, baina beti ere, ulertuz hau prozesu bat izan behar dela eta pixkanaka bada ere, gelditu gabe jarraitu behar dugula.
Amaitzeko, lehengo urteko Mariaren sarrera gomendatu nahiko nuke. Kasu honetan, iruditzen zait oso generalizatua dagoela sistema patriarkalak emakumeei soilik kaltetzen gaituela eta Mariak egindako taula horretan, argi eta garbi ikusten da kolektibo bat baino gehiagori eragiten dion arazoa dela, batzuei gehiago edo gutxiago eraginez baina beti ere arau batzuk inposatuz eta arau horietatik kanpo daudenak gutxituz eta zapalduz.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina