Gaurko aste honetan, sexu genero sistema izan
dugu aztergai; sexua, generoa, estereotipoak eta sexismoaren baitan murgilean
ibili gara. Eta esan beharra daukat oso lagungarria izan zaidala, kontzeptuak
argitzeko, hausnartzeko.
Hausnartzeko bai; izan ere, gaur egun
gizonezko eta emakumeen sozializazioa ez da bera, ez da askea. Rolak jarraitu behar dira; zeregin,
funtzio eta portaera jakin batzuk izan. Noski ez edozein rol, zure generoari egokitzen zaionak soilik.
Genero estereotipo bi daude beraz; femeninoa eta maskulinoa. Hitz, gutxitan, desberdintasun
biologikoak arau sozial bilakatzen ditugu, oharkabean inposatu.
Errealitate horretan oinarrituz, eta
hezitzaile izango naizen heinean, gai hau lantzeko ipuinak zein jolasak
baliabide paregabeak direla deritzot. Izan ere, heziketarako baliabide ezin
hobea eskaintzen dute. Ipuinen bidez, haurren mundu sinbolikoa osatzen joaten
dira, irudimena eta errealitatearen hurbilpen bat egiten dute. Nik esaterako, Adela Turinen, “Arturo y Clementina” ipuina
hautatuko nuke. Bertan, identitatea, norberaren ezagupena, onarpena eta
errespetua lantzen ditu Clementinaren
bitartez. Bakoitza den bezalakoa izatera bultzatuz, bestek esan edo pentsatuko
duten beldurrak uxatuz.
Nik aipaturikoa baliabide txiki bat da, hau
guztia eremu hezitzaileetan, zein
ikas – irakas prozesuetan lantzeko; izan ere, oraindik ere badira erronka ugari.
Lehena kontzientziazioa dela
deritzot, ohartzea gizarteak bidaltzen digun mezuez eta itsu itsuan ez
erreproduzitzea horiek. Horrekin batera, gure jardunaz hausnartzea, kritikotasuna gure buruarekin; sarri guk ere
inkontzienteki “normaltzat” saldu diguten jarrerak izaten baititugu. Eta nola
ez ekintza planak aurrera eramatea, esku
hartzeak egitea hezkidetzaren alde, identitate askatasunaren alde. Eta
azkenik garrantzitsuena, koherentzia,
esaten eta egiten dugunaren arteko lotura funtsezkoa dela deritzot.
Amaitzeko, aurreko urteko ikaskideen
ekarpenei erreparatuz, Itsasorena gomendatzen dizuet, diskurtso oso jantzia
egiten duelako. Interesgarria da eta oso argi zehazten ditu hezkuntza
hezkidetzailea bermatzeko landu beharreko proposamenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina